Sokatira
HISTORIA
Badira urte batzuk lesakan Sokatira taldea sortu zela.
1992 urte inguruan, hasi zen taldearen ibilbidea, nafarroako txapelketan parte hartuz. 1994. urtean lortu zuen lehen txapela talde honek, Nafarroako txapela irabaziz. 1996. urtean berriz, euskal herriko lehen txapela irabazi zuten, Urrestillaren kontrako tiraldi gogoangarri batean. Hurrengo urtean aldiz, 1997 an, Ingalaterran jokatutako munduko txapelketan parte hartu zuten, bertatik bi zilarrezko domin ekarriz.
Euskal herrian zehar hamaika tiraldi egin eta gero, 1999 urtean, 560 kilotan, munduko txapela lortu zuen beti gaztek Irlandan, tiraldi bakar bat ere galdu gabe eta 2000. eta 2004 . urtetan ere lortu zuten munduko txapelketetan urrezko domin bana eskuratzea, holanda eta eskozian jokatutako mundialetan, hain zuzen ere. 2007 ra arte ibilbide oparoa izan zuen beti gazteko sokatira taldeak.
PALMARESA:
NAFARROAKO TXAPELKETA: 33 TXAPEL.
EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA: 9 TXAPEL.
MUNDUKO TXAPELKETA KLUB MAILAN: 4 URREZKO DOMIN, 3 ZILAR ETA BI BRONTZE.
MUNDUKO TXAPELKETA NAZIO MAILAN: ZILARREZKO DOMIN BAT.
7 PRBINTZIAK TXAPELKETA: 2 TXAPEL.
GAUR EGUN
2014urtean taldea berreskuratzeko ahalegina egin zuten beterano batzuk, eta gazteago zen jendearekin aipatu, taldea berregiteko asmoz. Laister eman zuten entrenamentuetatik txapelketara saltoa eta emaitzak ere berehala etorri ziren hala nola, lehen urtean, 2014an alegia, nafarroako txapela irabaziz, 600 eta 640kg tako kategorietan.
2015 urtean, nafarroako 8x8ko txapelketa , baita 2014an bigarren postua lortutako nafarroako 4×4 ko 300kg tako kategoriako txapela ere.Horretaz gain, 7 probintzietako txapelketetan eta baita Euskadikoetan ere txapelak irabazten hsai ziren hala nola aurten arte, 7probintzietako 3 txapel eta euskadiko 4x4ko modalitateko 320kgtako bat eta 300kgtako beste 2 txapel irabaziz.
Gizonezkoez gain, hauek egin zuten modu berean, 2017an berriro ere neska talde bat animatu eta emakumezkoen taldea berreraiki zuten.Urte hortan bertan nafarroako 4×4 eta 8x8ko txapelketetan parte hartu zuten bietan ere hirugarren postuak lortuz.
Lehenengo aldiz talde mixtoa ateratzeko aukera sortu zenez, hala egin zuten, parte hartutako lehenengo txapelketan, Nafarroako 550kgtako txapelketa mixtoan, txapela lortuz Berriozarren aurkako bi tiraldi gogor irabaziz.
Hementxe 2004. urteko Gasgloween ospatutako Mundialeko erreportai ttiki bat: