HIMNOAREN SORRERA

1948. urtean Bidasoako Txapelketa ospatu zen.  Zazpi taldek jokatu zuten txapelketa hau, Nafarroatik lau eta hiru gipuzkotatik: Lekarozko Eskolako  Taldea,  Elizondo, Berako “Gure Txokoa”, Irungo hiru talde eta  Beti Gazte.

Txapelketa irabazteko, azken partiduan Gure Txokoari gailendu behar zitzaion. Kristo-Enean jokatutako partiduan 1 eta 0 irabazi zuten lesakarrek eta sari preziatua bereganatu zuten. Garaipenaren gola Victoriano Mazizior “Beltza”k sartu zuen. Hau izan zen Bidasoako Txapelketa irabazi zuen taldea:

Ordoki, N. Fagoaga, . Telletxea, P. Olaetxea, J. Telletxea, M. Behobide, I. Igarzabal, J.Zubigarai,
M.Oiartzabal. Joaquin Igartzabal, V. Mazizior.

Feliciano Beobide, musikari lesakarrak, txapelketa irabazten zuen taldearentzako “ALIRON” bat konposatu zuen eta doinu horren jabe ere egin zen Beti Gazte. Handik antzinera doinu hau “Beti Gazteren Himno” bihurtu zen.

Urte batzuk geroako Manolo Arotzena bertsolariak letra bat asmatu zuen doinu honekin kantatzeko eta Joaquin Silguero Irungo musikariak armonizatu zuen.

Txuri eta berde(e)z
jantzitze(e)n gerade
jokatzeko onenaren pare
Lesakaren alde
gorrotorik gabe
zelai guztietan han dotore.
Lesakako zahar eta gazte
denak oihu hontan bat datozte
Kirola dugu maite
merezi du hainbeste
GORA BETI GAZTE (BIS)
ALIRON! ALIRON!
BETI GAZTE KANPEON!
Guk nahi dugu garaipena
baina ez da hori dena
nahiz ta badugu kemena
kiroltasuna aurrera! (bis)