Beti Gazte elkarteak mendi lizentzietan alta/baja emateko edo modalitatea aldatzeko epea ireki duela jakinarazten da. Epe hau azaroaren 30a arte irekia egonen da. Ondorengo aukerak daude tramiteak egiteko:

  1. Beti Gazteren egoitzatik igaroz azaroaren 23 edo 30 egunetan 18:30etatik 19:30etara.
  2.  Astelehenetik ostiralera 15:00etatik 20:00etara 676 57 51 07 telefono zenbakira deituz edo WhatsApp bidez mezu bat bidaliz.
  3. mendia@betigazte.net helbidera posta elektroniko bat bidaliz.

Abisurik pasatzen ez duten pertsonei, lizentzia aurreko urteko baldintza berean berrituko zaie. Lizentziaren kostua aurtengo abenduaren hasieran kobratuko da.

PREZIOAK ETA MODALITATEAK

Gogoan izan lizentziaren iraupena urtekoa dela, hau da, abenduaren 31a arte.

Lehendabiziko pausuan modalitatea aukeratu behar duzu:

  • B modalitatea: aseguruaren estalduta Espainian
  • C modalitatea: aseguruaren estaldura Espinian, Frantziako Piriniotan, Andorran, Portugalen eta Marokoko Atlasen.
  • D modalitatea: mundo osoan, 7.000 metrotil behera, Artikoa eta Antartika izan ezik.
  • E modalitatea: 7.000 metrotik gora, Artikoa eta Antartika. Jarduerak Artikoko edo Antartikako Zirkulu Polarrean (Iparralde eta Hegoaldeko 66º paraleloetako goiko aldean) egiten direnean Espedizionario modalitatea izan behar da.

Ondoren, txartela aukeratzeko unea da. “Nafar” txartela Nafarroako Federazioarena da eta “FEDME” txartela Espainiakoa. Asegurua berdin-berdina da. Berezitasuna zera da, FEDME txartelari esker mendi aterpetetan deskontuak izango dituzu eta Espainiako Federazioak antolatzen ditue txapelketetan parte hartu ahal izango duzu.

Aseguruak estaltzen dituen jarduerak: mendizaletasuna, eskalada, rokodromoa, alpinismoa, amildegien jaitsiera, ibilaldi nordikoa, espeleología, mendiko eskia edo zehaekaldikoa, iraupenekoa edo iaprrekoa, garraio mekanikoa duten estazioeta praktikatzen denean salbu.

Jardueratarako aukerako estaldura:

Eskia: ibiltzeko garraio mekanikoak dituzten estazioetan eskiatzen denean.

GARRANTZI HANDIKO OHARRA! Zeharkaldietako eskia eta iraupen eskia oinarrizko aseguruan sartuta daude, betiere, garraiobide mekanikoak dituen eski estazio batean praktikatzen ez badira. Beraz, horietako eski estazio batean erreskatatzen bazaituzte, aurretik eski aukera kontratatu baduzu bakarrik babestuko zaitu aseguruak, baita estazio batean alpetar eskia egiten baduzu ere.

Snowboard: jarduera hau egiten baduzu , edozein lekutan egiten duzula ere, kontratatu behar duzu aukera hau.

BTT: mendiko bizikletaz ibiltzen zarenean, baldin eta mendian ibiltzen bazara. BTTn aritzean istripua izanez gero, estaldura izanen duzu mendiko bidexka edo bideetan gertatzen bada bakarrik eta inoiz ere ez herrietan, hiriguneetan edo asfaltozko errepideetan gertatuz gero. Aseguru honek honako hauek besterik ez ditu estaltzen: mendiko jardunean eta estalitako jarduerak sailean adierazitako guztiak, hala nola aukerako estalduran kontrataturikoak, eta ez du beste inolako istripurik estaliko, ez eta eritasunagatiko laguntza ere.

Kategoriak direla-eta jaiotze-urtea kontua hartzen dugula:

  • “Haurrak” kategoria 13 urte arte dela. 2020an 14 urte beteko dutenak “gazte” kategoriakoak izango dira.
  • “Gazte” kategoria 17 urte arte dela. 2020an 18 urte beteko dutenak “helduak” kategoriakoak izango dira.
  • 65 urtetik gorakoak. 2020an 65 urte beteko dutenak kategoria honetan izango dira.

PROBA LEHIKORRETAN ASEGURUAREN ESTALDURA

Proba lehiakorrak direla-eta, aseguruaren polizak dioena gogorarazi nahi dizuegu:

“Quedan garantizados los accidentes que puedan sufrir los asegurados de la póliza como consecuencia de su participación como amateur en competiciones organizadas por cualquier Federación de Montaña. Entendiendo que los clubes asociados a éstas, son también considerados Federación”.

Modalitate hauetako probak hain zuzen ere: mendi lasterketak, orientazaio oinezko probak (orientazaio probetan edo ibialdien kasuan hiriko eremuetan edo hiriko parkeetan haurra eta gazte kategoriak besterik ez dute estaldurarik izango baldin eta Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea antolatzailea bada), elur-erraketak, mendi eskia, kirol eskalada eta Ipar Martxa.

Gauzak horrela, mendi federazio bat edo bere klub bat antolatzaileak ez badira, federatu asegurutik kanpo daude eta estaldura probaren aseguruaren kontu izango da.

Parte hartzaile batek proba horietako batean istripua izan eta estaldura izateko, beharrezkoa izanen da probaren antolatzailearen adierazpena, non zehaztuko diren istripua izandakoak proban izena emana zuela eta proban ari zela gertatu zaiola.

Motorreko ibilbailu batek lehiakide bat harrapatzen badu, ez du aseguruaren estaldurarik izango.

OSO GARRANTZITSUA! Ipar martxako entrenamenduak eta jarduera honen ohiko praktika mendiko bidexka edo bideetan egin behar dira; beraz, istripua izanez gero, ez dago estaldurarik izango herri batean edo hirigune batean, parkeetan edo asfaltozko erripideetan ibiliz gero.

Informazio gehiago: https://www.nafarmendi.org/contenido/tarifas-y-modalidades