Atzo arratsaldean X. Ipuin Lehiaketako sari banaketa ospatu genuen. Hauek izan dira saridunak: 3. maila: “Lagunen bila”. Araitz Ormaetxea Erro. “Mendizaleak”. Aitor Mutuberria Zelaieta 4. maila: “Lorea eta bere abentura”. Olhain Plaza Maia “Miren eta Luka estralurtarra”. Olaia Irigoien Baiester… Continue Reading →
2024rako txirrindularitza lizentzietan alta emateko epea ireki dugu. Abenduaren 29a izanen da horretarako azken eguna 626 118 123 (Argiñe) telefonora edota kirola@betigazte.net helbidera idatzita egin beharko da. Bertan eskuratu ahalko duzue informazio gehiago ere. Horrez gain, heldu den asteazkenean, abenduaren… Continue Reading →
Hauek izan dira aurtengo Lesakako Bitxikeriak Lehiaketako irabazleak: Iker Alzugaray Zubiri Begoña Ordoki Fagoaga Lourdes Maritxalar Tapia Zozketa bidez: Otsuneko Familia Sari banaketa heldu den abenduaren 23an izanen da, larunbata, 11:00etan Plaza Zaharrean. ZORIONAK eta mila esker parte hartzeagatik!
Abenduaren 17an (igandean) ohiko Elutxara mendi irteera eginen dugu Beti Gazten. 8:00etan izanen da hitzordua Lesakako Plaza Zaharrean eta handik Elutxara joanen da taldea. Bertan, txistorrada eginen da gero. Animatu parte hartzera!
Mendi lizentzietan baja, alta edo aldaketak egiteko epea ireki da berriz ere. 2024rako mendi lizentzia nahi baduzu, edo baduzuna berritzeko asmoa baduzu, abenduaren 12ra arte izanen dugu horretarako epea. Hiru modu egonen dira: 626 118 123 (Argiñe) telefonora deituta, mendia@betigazte.net… Continue Reading →
Baditugu dagoeneko 2023ko Argazki Lehiaketako irabazleen izenak. Lehen saria Castallako (Alacant) Vicente Guill Fusterrek irabazi du, “Paseos” lanarekin. Bigarren saria Jerez de la Frontera (Kadiz) Francisco Javier Dominguez Garciak “Escaparate en movimiento” lanarekin. Bazkide onenaren saria Fidel Ordoki Fagoagak irabazi… Continue Reading →
Bueltan da Lesakako Bitxikeriak lehiaketaren edizio berri bat. Aurtengoa aste bakarrean ospatuko da, zehazki, azaroaren 27tik abenduaren 3ra. Lesakako baserriei buruzko 15 galdera erantzun beharko dira aste horren buruan, eta pertsona bakarrak erantzunak behin bakarrik eman ahalko ditu. Hiru lehendabizikoentzat… Continue Reading →
Beti Gazte elkarteak antolatua, Lesakako Udalaren laguntzarekin, Ramon Sanjurjo Zabala herritarrak idatzi berri duen No me montes fiestas liburuaren aurkezpena eginen dugu heldu den abenduaren 2an. Aurkezpena Lesakako Liburutegi Publikoak izanen da, 18:00etan. Sanjurjo egileaz gain, ekitaldian Garbiñe Larralde Urkijo… Continue Reading →
Herriko Feriak hilabete honetan ospatuko ditugu eta Beti Gazte elkarteak, bertze urte batez, Ajoarriero lehiaketa antolatu du Ferietako asteazkenerako, azaroaren 22rako hain zuzen. Ohi bezala, Beheko Plazan ospatuko da, 18:00etatik aitzinera. Oinarriak: Bikoteka parte hartuko da Bikote bakoitzak gas sukaldea,… Continue Reading →
Beti Gaztek udazkenari argazkiak ateratzeko tailerra antolatu du heldu den urriaren 29an, igandea. Putzubeltzera (Arantza) ateraldia izanen da eta Pako Santxez herriko argazkilariak gidatuko du ikastaroa. Lesakako Plaża Zaharrean izanen da hitzordua, 9:00etan, eta behin tailerra bukatuta, luntxa egonen da…. Continue Reading →
Beti Gazte Aldizkariaren 5. alea dagoeneko salgai dago, elkarrizketekin, erreportaiekin eta artikuluekin, bertzeak bertze. 3 euroen truke lor dezakezue Telletxean, Xagun, Mastegin eta Beti Gazte dendan. Horrez gain, Lesakako zenbait establezimenduetan irakurtzeko aukera izanen duzue ere. Gainera, hemen behekaldean, PDF… Continue Reading →
Beti Gaztek 2023ko Argazki Lehiaketa antolatu du hilabete honetan. Urriaren 31a bitarte aurkezten ahalko dira argazkiak, argazkilaritza@betigazte.net helbidera bidaliz. Gaia librea izanen da eta sari berezi bat izanen da aurkezten diren kirol argazkien artean ere. Pertsona bakoitzak hiru argazki bidaltzen… Continue Reading →
Urtero bezala, heldu den urriaren 8an (igandea), Ezkurrara mendi irteera eginen dugu. Lesakatik abiatuko gara eta Ezkurran bazkaldu ondotik, etxera buelta eginen dugu arratsaldean taxiz. Goizeko 6:00etan eginen dugu hitzordua Lesakako Plaza Zaharrean. Handik Ezkurrara abiatuko gara oinez eta guzira,… Continue Reading →
2023ko Beti Gazte Astearen barrenean, pasa den ekainean, Ogi eta masa ikastaro praktikoa antolatu genuen Basque Culinary Centerreko Edota Salvador ogigilearekin. Orduan bertan behera gelditu zen, baina orain tailerra berreskuratuko dugu. Zehazki, heldu den urriaren 3an ospatuko dugu, Irain Eskolako… Continue Reading →
Ikasturte berria hasiko dugu Beti Gazten ere eta Muxiko taldean, Beti Gazte Kantarin eta Irakurle taldean parte hartzeko aukera zabaldu nahi dugu. Muxiko taldea asteazkenetan biltzen da, 18:30ean. Beti Gazte Kantari berriz, bi astetik behin, ortzegunetan, eta Irakurle taldea, azkenik,… Continue Reading →
Futbol denboraldia hastearekin batera, klubeko arropa eta material denda berriz ere irekiko dugu irailaren 6an. Ordutik aitzinera, asteazkenero, 18:00etatik 19:30era, irekita egonen da ekainera bitarte.
Futbol denboraldia hastear dagoenez, futbol eskolako haurren gurasoekin bilera informatiboak eginen ditugu heldu den ortzegunean, abuztuaren 31n. Bilera guztiak Mastegiko harmailetan izanen dira ondoko ordutegian: 18:00etan aurrebenjamin mistoa (2016) 18:30ean benjamin mistoa (2015) eta benjamin mutilak (2014) 19:00etan alebin mutilak… Continue Reading →
Heldu den abuztuaren 28an, Artikutza egunean, ohiko mendi irteera antolatu dugu Beti Gazte elkartetik. Aurten ere Plaza Zaharretik taldetxo bat abiatuko da Artikutzara, goizean 8:00etan, goizean zehar Artikutzan egonen den giroaz gozatzeko. Animatu parte hartzera!
Lesakako BTT Ibilaldia ospatuko dugu aurten ere Beti Gazten. Irailaren 17an eginen dugu eta dagoeneko izen-emateak irekita daude. Urtero bezala, bi ibilaldi mota egonen dira: motza, 23,24 kilometro eta 770 metroko desnibelarekin; eta luzea, 37,1 kilometro eta 1414 metroko desnibelarekin…. Continue Reading →
Beti Gaztek antolatuta, heldu den irailaren 12tik 14ra Burgoseko Merindadeetara bidaia eginen dugu. Hiru eguneko txangoa izanen da eta zenbait herri bisitatzeko aukera egonen da: Frias, Oña, Tobera, Villarcayo, Puentedey, Ojos Guareña, Espinosa de los Monteros, Orbaneja eta Medina de… Continue Reading →
© 2024 BETI GAZTE — Powered by WordPress
Theme by Anders Noren — Up ↑