BETI GAZTE

1940. urtetik Lesakako Kirol eta Kultur Elkartea

Page 8 of 19

ARTIKUTZARA IRTEERA ´22

Datorren abuztuaren 28an Beti Gaztek Artikutzara ohiko mendi irteera eginen du. Goizeko 8:00etan abiatuko da ateraldia Plaza Zaharretik.

GOIZUETARA IRTEERA ´22

Igande honetarako, abuztuak 14, Beti Gaztek Goizuetara irteera antolatu du. Goizeko 6:00etan izanen da hitzordua Plaza Zaharrean, eta Artikutzatik Goizuetarako bidea hartuko du mendizaleen taldeak. Lesakara buelta arratsaldean eginen dute taxian. Animatu parte hartzera!

2022KO ARGAZKI RALLY-KO IRABAZLEAK

Orain dela bi aste banatu ziren 2022ko Argazki Rally-ko sariak eta hauek izan dira aurtengo irabazleak. Bilduma onenaren saria: Imanol Lorenzo Arbillaga Sentsualitatea: Fernando Anza Rey Denboraren joana: Imanol Lorenzo Arbillaga Etxe-animaliak: Fernando Moreno Zaldivar Geometria: Jose Ramon Varela Cousillas… Continue Reading →

PIRINEORA IRTEERA ´22

Hurrengo uztailaren 16 eta 17rako, Beti Gaztek Pirineora irteera antolatu du. “C” mendi lizentzia edo aseguru partikularra duen pertsona guztiei zuzendua dago bidaia. Plazak mugatuak izanen dira eta izena emateko 626 11 81 23 zenbakira deitu edo idatzi beharko da,… Continue Reading →

HILDAKO MENDIZALEEN OROIMENEZ AGIÑARA MENDI IRTEERA

Hurrengo ekainaren 26an, hildako mendizaleen oroimenez, Agiñara mendi irteera ospatuko da. Goizeko 8:00etan Plaza Zaharretik izango da irteera. 10:30ean gosaria eskainiko zaie bertaratutakoei eta horren ondotik, ekitaldiari hasiera emango zaio. Animatu parte hartzera!

XV. LESAKAKO MENDI ITZULIA

Lesakako Mendi Itzulia bueltan da, hamabortzgarrenez. Ekainaren 12an ospatuko da, goizeko 7-7:30etik hasita. Lesakako Plaza Zaharretik abiatuta, bi ibilbide desberdin egonen dira: motza (22,9km eta 1415m) eta luzea (30,2km eta 1825m). Izen-ematea dagoeneko irekita dago eta www.mendizmendi.com webgunean egin beharko… Continue Reading →

BETI GAZTE ASTEA

Ortziraletik aintzinera, Beti Gazte Astea ospatuko dugu. Hau da horretarako prestatu dugun egitaraua. Animatu parte hartzera! Aupa Beti Gazte!

SUKALDARITZA TAILERRA

Beti Gazte elkarteak sukaldaritza tailerra antolatu du hurrengo ekainaren 6 eta 13rako. Elbeteko Posadako Belenek eskainiko du kurtsoa. Tailerra ekaineko lehendabiziko bi astelehenetan ospatuko da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Irain Eskolako sukaldean. Bazkideek 20 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez… Continue Reading →

BETI GAZTE EGUNEKO BAZKARIA

Ekainaren 4ean Beti Gazte eguna ospatuko dugu eta horretarako, bazkari bat antolatu dugu. Bazkariko txartela salgai daude dagoeneko Koxkila ostatuan, Telletxea dendan, Izarra Okindegian eta Etxeberria ostatuan. Txartelen prezio orokorra 30 eurokoa izanen da. Fitxa duten futbolari eta tiralariek berriz,… Continue Reading →

MAHAI JOKO TXAPELKETA

Maiatzaren 29an eta ekainaren 3an Mahai Joko Txapelketa ospatuko dugu. Xake, mus eta pintxazo lehiaketak eginen ditugu. Igande honetan, maiatzaren 29an, kanporaketak jokatuko dira, arratsaldeko 16:00etatik hasita. Ekainak 3an berriz, finalaurrekoak eta finala ospatuko dira 19:00etan. Bi egunetan Beti Gazteko… Continue Reading →

EZAGUTU DEZAGUN LESAKA ´22 SARI BANAKETA

Ortzirale honetan, maiatzak 27, 2022ko Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sari banaketa ospatuko dugu. Harriondoa kultur-etxeko atarian elkartuko gara, arratsaldeko 18:30ean. Maila bakoitzeko hiru onenek saria jasotzeaz gain, bertze partehartzaileen eta hurbiltzen diren guztien artean opari batzuen zozketa eginen da.

BETI GAZTE ALDIZKARIA

Beti Gazte Aldizkariko hirugarren alea kaleratu dugu dagoeneko. Azken hilabeteetan elkarteak kirol eta kulturan egindako ekintzak irakurri ahalko dituzue bertan, baita Beti Gazteren aurrekontuen banaketa eta iritzi-artikuluak eta elkarrizketaren bat ere. Hemen deskargatzeaz gain, hurrengo egunetan herriko zenbait establezimenduetan irakurtzeko… Continue Reading →

VI. ARGAZKI RALLY-A

Beti Gaztek VI. Argazkiak Rally-a ospatuko du ekainaren 5ean. Goizeko 9etatik 10ak bitarte egin ahalko dira izen-emateak eta partehartzaileek eguerdiko 14ak arte izanen dute argazkiak ateratzeko denbora. Hautatutako lana aurkezteko epea ekainaren 12a izanen da. Hemen dituzue lehiaketan parte hartzeko… Continue Reading →

“ELIAS GARRALDA” IX. MARGO AZKARREKO LEHIAKETA

Beti-Gaztek “Elias Garralda” IX. Margo Azkarreko Lehiaketa ospatuko du hurrengo ekainaren 5ean. Ohiko lehiaketaz gain, egun berberean, Haur Margolarien Eguna ere antolatu du goizeko 11etatik aintzinera. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak hauek izango dira: 1.- Lehiaketa 2022ko ekainaren 5ean izanen da,… Continue Reading →

“MENDIAK 1976” FILMA

Iepa! 👋🏼 🟢⚪🟡 Beti Gaztek Mendiak 1976 filma eskainiko du Harriondoan 🗓️ Maiatzak 29, igandea, 19:00etan 🪙 Bazkideak 3€ eta ez bazkideak 5€ 🎟️ Sarrerak www.lesaka.eus webgunean salgai. Hurrengo mezuan duzue zuzenean sartzeko esteka Animatu! 🎬

PINTURA TAILERRA

Arratsalde on! 👋🏼 🟢⚪🟡 Beti Gaztek haur eta helduentzako pintura tailerra antolatu du 8️⃣ urtetik gorakoentzat izanen da 🧑🏻‍🎨 Iciar Mikelpericena margolariak eskainiko du tailerra 🗓️ Maiatzaren 22an eta 29an eginen da, 11:00etatik 13etara 💶 30€ ordaindu beharko dute bazkideek… Continue Reading →

VII. MARTXA ZIKLOTURISTA SALVADOR YANCI – 2022/05/15

Iepa! 👋🏼 🟢⚪🟡 Beti Gaztek Salvador Yanciren omenezko VII. Martxa Zikloturista antolatu du 📆 Maiatzaren 15ean ospatuko da ⛰️ 130 kilometroko proba ez lehiakorra izanen da 📝 Izen-ematea www.kirolprobak.com webgunean egin beharko dira, maiatzaren 12a arte 🪙 Partehartzaile federatuak 10€… Continue Reading →

LARUNERA MENDI IRTEERA

Animatu!

EZAGUTU DEZAGUN LESAKA Lehiaketa 2022 MARTXAN!

Iepa ikasle!! 🙋🏻‍♀️🙋🏼‍♂️ Aurtengo Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketa martxan dugu dagoeneko!! 👏🏽👏🏽👏🏽 Hemendik ibili, handik galdetu… Lan zaila, baina polita duzue egiteko 😉 Aurten, berrikuntza moduan, lehendabiziko eta bigarren mailako ikasleek 10 galdera guttiago izanen dituzue erantzuteko eta hauek 2-3… Continue Reading →

MEDITAZIO TAILERRA

« Older posts Newer posts »

© 2024 BETI GAZTE — Powered by WordPress

Theme by Anders NorenUp ↑

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies