BETI GAZTE

1940. urtetik Lesakako Kirol eta Kultur Elkartea

Page 5 of 19

JOKIN TELLERIAK IRABAZI DU X. ELIAS GARRALDA MARGO AZKARREKO LEHIAKETA

2023ko Beti Gazte Astea borobiltzeko, ekainaren 4an, X. Elias Garralda Margo Lehiaketa ospatu genuen. 22 margolarik parte hartu zuten denera, eta aurtengo irabazlea Beasaingo Jokin Telleria Telleria izan zen. Bigarren postuan, Iruñeako Felix Flamarique Martinez gelditu zen. Lesakako irabazlea berriz,… Continue Reading →

BETI JAUZI TALDEAREN EMANALDIA

2023ko Beti Gazte Astearen barrenean, ekainaren 4ean (igandea), Beti Jauzi muxiko dantza taldeak emanaldia eskainiko du Lesakako Plaza Zaharrean, 18:30ean. Jeiki Hadi erromeri taldearen laguntza izanen du taldeak eta hurbiltzen diren guztiek ere parte har dezakete. Euria eginez gero, aterperen… Continue Reading →

HERRI KIROLAK EZAGUTZEN

2023ko Beti Gazte Astearen barrenean, haurrei zuzendutako Herri Kirolak Ezagutzen jardunaldia ospatuko dugu ekainaren 2an, Beti Gazte Sokatira Taldeko kideek eskutik. Plaza Zaharrean izanen da jarduera, 17:00etan. Animatu parte hartzera!

HAURRENTZAKO BIZIKLETA GINKANA

2023ko Beti Gazte Astearen barrenean, heldu den ekainaren lehenean Haurrentzako Bizikleta Ginkana ospatuko dugu. Arratsaldeko 17:30ean izanen da Harriondoan. Honez gain, luntxa eta musika ere egonen da. Animatu parte hartzera!

EZPATADANTZARI ARROPAREN TAILER TEORIKOA

2023ko Beti Gazte Astearen barrenean, joskintza tailer bat antolatu du Beti Gaztek heldu den maiatzaren 31rako. Oraingoan, Ezpatadantzari arropa nola josten den ikasteko tailer teoriko bat izanen da, nahi duen guztiarentzat irekia. Beti Gazte elkartean egoitzan emanen da ikastaroa (Beheko… Continue Reading →

BETI GAZTE ASTEA 2023

Ortzirale honetan, maiatzaren 26an, hasiko da 2023ko Beti Gazte Astea. Ekainaren 5era bitarte luzatuko da eta hauek izanen dira ospatuko ditugun ekitaldi guztiak: Maiatzak 26 18:30ean Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sari banaketa Harriondoatik hasita Maiatzak 27 10:00etan aurrebenjaminen lauko futbol… Continue Reading →

LERRO DANTZA EMANALDIA

2023ko Beti Gazte Astearen barrenean, heldu den maiatzaren 27an, larunbata, Beti Gazteko Lerro Dantza taldeak emanaldia eskainiko du Plaza Zaharrean. Erakustaldia arratsaldeko 20:00etan izanen da. Etorri ikustera!

OGIA EGITEKO TAILERRA

2023ko Beti Gazte Astearen barrenean, ekainaren 5ean, ogia eta masa egiteko tailer praktikoa antolatu dugu Basque Culinary Center-eko Edorta Salvadorrekin. Arratsaldeko 18:30ean izanen da, Irain eskolan. 20 euroko prezioa izanen du ikastaroak eta plaza mugatuak izanen dira (bazkideek izanen dute… Continue Reading →

EZAGUTU DEZAGUN LESAKA SARI BANAKETA

Beti Gazte elkartetik, heldu den ortziralean (maiatzaren 26an) Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sari banaketa antolatu da. Arratsaldeko 18:30ean hasiko da Harriondoatik eta irabazleei sariak banatzeaz gain, ekitaldira hurbiltzen diren guztien artean, opariak zozketatuko dira. Animatu eta etorri!

BETI GAZTE EGUNEKO BAZKARIA

Ekainaren 3an Beti Gazte Eguna ospatuko dugu, aste oso bateko egitaraua borobiltzeko. Beti Gazte Astearen barrenean kokatuko da ospakizun hau eta bertze ekitaldi batzuen artean, bazkari bat ere eginen dugu. Beheko Plazan izanen da, 14:00etan (euria eginez gero frontoian eginen… Continue Reading →

ELIAS GARRALDA X. MARGO AZKARREKO LEHIAKETA

Beti Gazte elkarteak X. Elias Garralda Margo Azkarreko Lehiaketa antolatu du aurten ere. Ekainaren 4ean ospatuko da Lesakan. Goizeko 8:30etik 10:00etara eginen dira izen-emateak Beti Gazteko elkartean (Beheko Plaza 9, 1.). Nahi duen guztiak har dezake parte lehiaketan. Gaia “Lesakako… Continue Reading →

VII. ARGAZKI RALLY-A

Beti Gazte elkarteak VII. Argazki Rally-a antolatu du aurten ere, ekainaren 4ean Lesakan. Aurten, berrikuntza moduan, Herriz Herri Txapelketaren barrenean kokatuko da Argazki Rally-a. Ekainaren 4ean ospatuko dugu, zazpigarren aldiz, Argazki Rally-a Lesakan. Goizeko 9:00etatik 10:00etara eginen dira izen-emateak Beti… Continue Reading →

MARTXA ZIKLOTURISTA BERTAN BEHERA

Igandeko eguraldi iragarpena zein den ikusirik, Beti Gazte elkarteko zuzendaritzatik Salvador Yanciren Omenezko VIII. Martxa Zikloturista bertan behera uztea erabaki dugu, partehartzaileen eta laguntzaileen segurtasuna bermatze aldera. Barkatu eragozpenak!

PINTURA TAILERRA ICIAR MIKELPERIZENAREKIN

Beti Gazte elkarteak, bertze urte batez segidan, haur eta helduentzako pintura tailerra antolatu du Iciar Mikelperizenarekin. Maiatzaren 21ean eta 28an eginen dira saioak, 11:00etatik 13:00etara. Zortzi urtetik gorako interesatuei zuzenduta dago tailerra eta plaza mugatuak izanen dira. Bazkideek 30 euro… Continue Reading →

SALVADOR YANCI MARTXA ZIKLOTURISTA 2023

Beti Gazte elkarteak Salvador Yanciren VIII. Omenezko Martxa Zikloturista antolatu du aurten ere. Maiatzaren 14ean ospatuko da, goizeko 8:30ean hasita. 118,26 kilometroko ibilbidea izanen da, 1.476 metroko maldarekin. Dagoeneko irekia dago izen emateko epea, eta probaren egun berean itxiko da,… Continue Reading →

EGUN PASA IRUÑEARA

Beti Gaztek Iruñeara egun pasa antolatu du heldu den apirilaren 27rako, ortzeguna. Autobusean eginen dute joan-etorria. 8:45ean aterako da taldea Berako Euskaldunatik eta 9:00etan bilduko ditu lesakarrak Suhiltzaileetan. Itzulera berriz, 19:00etan eginen dute Iruñeatik. Egunean zehar, bisita gidatua eta bazkaria… Continue Reading →

BORTZIRIAK DANTZAN 2023

Beti Gazte elkarteak antolatuta, Beti Jauzi muxiko dantza taldearekin batera, Bortziriak Dantzan 2023 ospatuko da Lesakan larunbat honetan (apirilaren 22an), 18:00etan. Hitzordua Harriondoan izanen da eta edozeinek parte har dezake. Euria eginez gero, bertan behera geldituko da ekitaldian eta bertze… Continue Reading →

CINEFORUM: CINCO LOBITOS

Beti Gazte elkarteak, irakurle taldearekin batera, Cinco Lobitos filma proiektatuko du datorren apirilaren 15ean, larunbata. Harriondoa kultur etxean eskainiko da filma, Txokobiko aretoan, 18:00etan. Etorri ikustera!

LARUNERA MENDI IRTEERA 2023

Berako Mendi Maratoi Erdia dela eta, Beti Gazteko mendi taldeak Larunera irteera antolatu du datorren apirilaren 16rako. Goizeko 7:30ean aterako dira Lesakako Plaza Zaharretik eta kotxez joanen dira Malet-eraino. Animatu parte hartzera!

EZAGUTU DEZAGUN LESAKA 2023

Martxan dago 2023ko Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketa. Lesakako gazteei zuzendutako lehiaketa da hau, zehazki, Lehen Hezkuntzako ikasleei. Hiru kategoriatan banatuko dira partehartzaileak eta bakoitzak galdera desberdin batzuk erantzun beharko ditu: LH 1 eta 2. mailakoak; LH 3. eta 4. mailakoak;… Continue Reading →

« Older posts Newer posts »

© 2024 BETI GAZTE — Powered by WordPress

Theme by Anders NorenUp ↑

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies