BETI GAZTE

1940. urtetik Lesakako Kirol eta Kultur Elkartea

Page 17 of 19

IRTEERA ARRAKASTATSUA SANTANDERRERA

Pasatu berri dugun abuztuaren 29an 54 pertsonek hartu zuten parte Santanderrera antolatutako irteeran. Gidari baten laguntzaz Santanderreko hainbat zonalde bisitatu eta hobeto ezagutzeko aukera izan zuten: Sardinero hondartza, faroa, Katedrala, Magdalena jauregia eta bere jardinak… Alde Zaharreko bitxikeriak ere erakutsi zituen… Continue Reading →

ABUZTUAREN 26AN BETI GAZTEKO LERRO DANTZA TALDEA AGERRAN

Heldu zaigun abuztuaren 26an Betu Gazteko Lerro Dantza Taldea Agerrako bestak girotzen arituko da. Aurten Lesakan, Sunbilan eta Etxalarren egon ondoren Agerra bisitatzeko momentua ailegatu da bertze urte batez- Emanaldia arratxaldeko 19:00etan izango da. Animatu eta hurbildu!

BENJAMIN ETA ALEBIN FUTBOL TALDEAK OSATZEKO BILERA ABUZTUAREN 21an

Heldu den abuztuaren 21an, asteartea, Benjamin eta Alebin futbol taldeak osatzeko bilera egindo dugu Beti Gazte Egoitzan. Benjaminen bilera arratxaldeko 18:00tan izango da, eta Alebinena berriz, 19:00tan. Bilera jokalari eta gurasoekin izango da.  

EMAKUMEZKOEN DEFENTSA PERTSONALERAKO IKASTAROA

Irailaren 8an Emakumezkoen Defentsa Pertsonalerako Ikastaroari hasiko dugu. Beti Gazte Egoitzan izango da, goizeko 9:00etatik, 11:00ak bitarte. Informazio gehiagorako, deitu 615 755 176 telefono zenbakira. Hilbaetean behin izango da ikastaroa eta lehendabizikoa irekia izango da. Ikastaroan zehar ondorengoa landuko da:… Continue Reading →

ABUZTUAREN 15EAN GOIZUETARA MENDI IRTEERA

Urtero bezala, heldu den abuztuaren 15ean, asteazkenean, mendi irteera egingo dugu Goizuetara. Irteera goizeko 6:30etan izango da Lesakako Plaza Zaharretik. Ibilbidearen iraupena 6 ordu eta erdikoa izango da (Lesaka-Loizate-Goizueta). Apuntatzeko azkeneko eguna, abuztuaren 13a, Jesus (676575107) edo Txikuri (628088685) deituz…. Continue Reading →

IRTEERA ARRAKASTATSUA PIRINEORA

Pasa berri dugun uztailaren 28 eta 29an, 27 lagun Pirineora Beti Gaztetik antolatutako irteerara animatu ziren. Eguraldi ederra, arazorik ez eta giro aparta. Hementxe joandako Bixente Igarzabal eta Javier Arriolaren kronika. Bukaeran argazki ugari ikusteko aukera duzue! “Excursión Beti Gazte,… Continue Reading →

UZTAILAREN 28 ETA 29AN MENDI IRTEERA PIRINEORA – PANTIKOSA INGURURA

Heldu zaigun uztailaren 28 eta 29an asteburuko mendi irteera egingo dugu Pirineora, Pantikosa ingurua bisitatuko dugu. Apuntatzeko epea uztailaren 24a baino lehen da eta Beti Gaztek Rural Kutxan duen kontu korrontean 50€ko ordainketa egin behar da, bertan izen abizenak ezarriz…. Continue Reading →

IGANDEAN, UZATILAK 1, HERRI KIROL ERAKUSTALDIA ETA SOKATIRA DESAFIUA

Heldu den igandean, uztailak 1, Herri Kirol Erakustaldia eta Sokatira Desafiua izango dugu Lesakako Plaza Zaharrean Beti Gazteko Sokatira Taldearen eskutik. Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da bortzirietako gazteen arteko proba konbinatuekin. Ondotik, sokatira desafiua izango da: lehenago aritzen ziren emakumeak… Continue Reading →

DONOSTI CUP LESAKAN

Donostiako lehiaketa ezagun honen 27. edizioa ospatuko da uztailaren 2tik 7ra. Inoiz baino parte-hartzaile gehiago ditu aurten lehiaketak: 623 futbol talde eta hauetatik 143 emakumezkoenak, guztira 33 nazionalitate: Estatu Batuetatik 53 talde, Frantziatik 48, Japonetik 8 eta Italia, Portugal, Bélgica, Noruega,… Continue Reading →

LESAKAKO I. ZUBIGAINEKO KROSS HERRIKOIA 2018

Heldu zaigun ekainaren 30ean, larunbata, Lesakako I. Zubigaineko Kross Herrikoia ospatuko dugu. Mundu guztiarentzat irekia da eta bederatzi kategoritan banatuko ditugu parte hartzaileak, adinaren arabera. TTIKIAK, 2013 urtetik aurrera jaiotakoak: 150 metro. AURREBENJAMINAK, 2010etik 2012 arte jaiotakoak: 300 metro BENJAMINAK,… Continue Reading →

III ARGAZKI RALLY-KO IRABAZLEAK

Pasa den ekainaren 23an, larunbata, II ARGAZKI RALLY-ko sarian banatu genituen Beti Gazte Egoitzan arratsaldeko 19:00etan. Parta hartutako 19 argazkilariek hainbat sari irabazteko aukera zuten: bilduma hobenaren sari berezia, 150€ eta dipoloma; 75€ eta diploma gai bakoitzeko argazki hobenarentzat (tradizioa,… Continue Reading →

III ARGAZKI RALLY-KO SARI BANAKETA EKAINAREN 23AN

Heldu zaigun ekainaren 23an, larunbata, III ARGAZKI RALLY-ko sari banaketari ekingo diogu. Arratsaldeko 19:00etan ospatuko dugu Beti Gazte Egoitzan. Lehiaketako oinarrietan azaltzen zen bezala, hainbat izango dira banatuko digutun sariak: sari berezi bat 150€ + diploma bilduma hoberenarentzat. Ondotik, gai… Continue Reading →

EKAINAREN 23AN SOKATIRAKO ATE IREKIAK!

Heldu den ekainaren 23an Beti Gazteko Sokatira Taldeak Ate Irekiak egindo ditu goizeko 11:00tatik antzinera Lesakako eskoletako pilotalekuan. Bertan, gaur egun taldea osatzen duten tiralariek hurbiltzen direnei zertan eta nola aritzen diren erakusteko egongo dira. Helburua, jendea Sokatira mundura hurbiltzeaz… Continue Reading →

HILDAKO MENDIZALEEN OROIMENEZ AGINARA MENDI IRTEERA EKAINAREN 24an

Heldu den ekainaren 24an, igandea, urtero bezala Aginara Hildako mendizaleen oroimenez mendi irteera berezia antolatu dugu. Goizeko 8tan emango diegu jardunaldiari hasiera herriko Plaza Zaharretik abiatuta. 10:30ak aldera gosaria izango dugu Aita Donostian, eta ondotik ekitaldia. Behin ekitaldia bukatuta, herrira… Continue Reading →

BETI GAZTEKO ARGAZKILARI TALDEA

Duela urte batzuk Beti Gazteko Argazkilari Taldea sortu genuen. Herriko nahiz zonaldeko argazkilariak elkartzea eta ekintza desberdinak antolatzea genuen helburu. Argazkilari taldeko urteko ekitaldi nagusia Argazki Lehiaketa da. 1991. urtean antolatu zen lehen aldiz. Urte batzuk antolatu gabe egon ondotik… Continue Reading →

EGIN ZAITEZ BAZKIDE!!

Iepa lagun! Oraindik ez zara Beti Gazteko kide? Hementxe uzten dizuegu bazkide izateko bete beharreko fitxa: bazkide izateko izen-emate orria. Izen-emate orria bete eta betigazte@betigazte.net helbide elektronikora bidali. Bertzalde, hau inprimitzeko eta guri entregatzeko aukera ere dago. Jubilatuek 17€ko kuota… Continue Reading →

LESAKAKO XIV. MENDI ITZULIA, EZIN HOBE!

Pasatu berri den ekainaren 10ean Lesakako XIV. Mendi Itzulia ospatu dugu Lesakan. Parte-hartzaileek online eta larunbatean arratsaldean elkarteko egoitzan apuntatzeaz gain, egunean bertan goizeko 6:30etatik 7:30ak bitarte apuntatzeko aukera izan zuten ere. Guztira, 332 mendizalek parte hartu dute XIV. Mendi… Continue Reading →

LESAKAKO XIV. MENDI ITZULIA

Heldu den ekainaren 10ean Lesakako XIV. Mendi Itzulia ospatuko dugu. Parte hartu nahi dutenek egunean bertan emango dute izena herriko plazan, goizeko 6:30etatik 7:30ak bitarte. Bazkideek 9€ ordaindu beharko dituzte, Ez bazkideek berriz, 13€. Federatuak ez daudenek 2€ ordainduko dituzte… Continue Reading →

LUZIANO MITXELENA ETA IÑIGO LIZARTZA MUNDIALERA!

Beti Gazteko Transbidasoa Master Taldekoak diren Luziano Mitxelena eta Iñigo Lizartzak abuztu bukaeran Varesen (Italian) ospatuko den mundialera joateko sailkatu ziren Luxemburgon. Luziano Mitxelena master65 mailan aritu zen gogor, 65-70 urte bitartekoen aurka, 85 km-ko ibilbidean, 1.200 metroko altuera positiboarekin…. Continue Reading →

BETI GAZTEKO SOKATIRA TALDEAREN DENBORALDI BUKAERA

Sokatirako denboraldiari “aio!” erran diote Beti Gazteko tiralariek. Jakinen duzuen bezala, hiru talde dira Sokatira kirolean Beti Gazten lehiatzen aritzen direnak: gizonezkoen taldea, emakumezkoena eta mistoa. Hurrengo lerrotan talde bakoitzaren denboraldiaren datuak azaltzen dizkizuegu! GIZONEZKOEN TALDEA Sokatirako gizonezkoen taldea, hurrengo… Continue Reading →

« Older posts Newer posts »

© 2024 BETI GAZTE — Powered by WordPress

Theme by Anders NorenUp ↑

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies