BETI GAZTE

1940. urtetik Lesakako Kirol eta Kultur Elkartea

Page 16 of 19

MARTXOAREN 16AN, HITZALDIA

“¿QUÉ SON LOS TRANSGÉNICOS? La oveja negra de la biotecnología”. Lo que dice la ciencia. Heldu den larunbatean, martxoaren 16an, JUANJO CANALES hizlaria gai honen inguruan arituko da Harriondoa Kultur Etxean arratxaldeko 18:00etatik aurrera. Hitzaldia denentzat irekia da. Animatu!

MARTXOAREN 16AN IRTEERA XABIERRERA

Heldu den martxoaren 16an Xabierrera Irteera antolatu du Beti Gaztek. Irteera ordua goizeko 5:45etan izango da Lesakako Fonda Mariatik autobusez. Prezioa 14 eurokoa izango da bazkideentzat eta 16 €koa berriz bazkideak ez direnentzat. Izena emtako 666 382 937 edo 690… Continue Reading →

BETI GAZTE LASTERKA: ENTRENAMENDUA

Gaur, martxoak 7, Beti Gazte Lasterka taldeak 15 Km-ko entrenamendua egingo du arratxaldeko 17:00etan Irubide Ostatutik hasita. Ibilbidearen desnibela 400 metrokoa izango da! Animatu eta parte hartu, taldean joango da!

OTSAILAREN 16 ETA 23AN ARBOLAREN EGUNA 2019

Urtero bezala, “Arbolaren eguna” antolatu dugu. Otsailaren 16an eta 23an ospatuko dugu. Tresnak eraman, bertan hamaiketakoa eskeiniko da. Animatu eta parte hartu!

GAZTEEN HERRI KIROL TXAPELTA

Proba konbinatua eta sokatira. Informazio gehiagorako hemen: http://www.herrikirolaknafarroa.org/noticias.php?idn=1329   Apuntatzeko edota zalantzak argitzeko jarri gurekin harremanetan. Ane: 662673910 Aitziber: 629532854   Animatu parte hartzera eta zabaldu!!!

IGANDEAN, URTARRILAK 20, SAN ANTONERA MENDI IRTEERA

Urtero bezala San Antonera mendi irteera antolatu dugu. Irteera goizeko 8etan izango da Lesakako Plaza Zaharretik. Animatu eta parte hartu!

ELUTXARA MENDI IRTEERA ARRAKASTATSUA

Pasa den abenduaren 23an, urtero bezala Elutxara Mendi irteera antolatu zen. Bertako txabolan gosari eder bat dastatu ondotik, herrira indarberriturik bueltatu ziren 30 bat parte hartzaileak.

ABENDUAREN 30EAN, MENTI IRTEERA AIAKO HARRIRA

Heldu den abenduaren 30ean urteko azken mendi irteerari ekingo diogu goizeko 8:00etan Paza Zaharretik. Irteera denentzat irekia da eta kotxeak beharko dira. Animatu urtea kirola egiten bukatzera!!  

ABENDUAREN 23AN ELUTXARA MENDI IRTEERA ETA TXISTORRADA

Heldu den igandean, abenduaren 23an, urtero bezala Elutxara mendi irteera antolatu du Beti Gaztek. Bertan txistorrada izango dugu indarrak berreskuratzeko. Irteera ordua goizeko 8:00etan izango da Plaza Zaharretik eta ibilbidearen iraupena 4 ordu eta erdikoa izango da: Lesaka – Elutxa… Continue Reading →

ABENDUAREN 21EAN, 18:30ETAN V. BETI GAZTEKO IPUIN LEHIAKETAKO SARI BANAKETA

Heldu den ortziralean, abenduaren 21ean, 18:30etan V. Beti Gazteko Ipuin Lehiaketako Sari Banaketa ospatuko dugu Beti Gazte Elkartearen egoitzan. Hurbildu zaitez, giro ederra izango dugu eta!

LESAKAN HAURTZAROARI BEGIRA 1920-1950 ERAKUSKETA

Lesakako osasun zentruan urteetan lanean aritu den Belen Compains pediatrak erakusketa bat antolatu du Lesakako Kultur Etxean, Osasun Zentrua, Udaletxea eta Beti Gazteren laguntzaz. Datorren abenduaren 20an hasiko da eta urtarrilaren 20a arte egonen da ikusgai. Hementxe berak idatzitako testua:… Continue Reading →

OHAR GARRANTZITSUA!! MENDI LIZENTZIAK 2019

2019ko Mendi Lizentzian ALTA EDO BAJA eman nahi duenak, abenduaren 20a baino lehen jakinarazi beharko dio Beti Gazteko Zuzendaritza Batzordeari. Lizentzia dutenek, MODALITATE ALDAKETA nahi izanez gero, epe berdinean jakinarazi beharko du. Aldaketa edo baja abisurik jasotzen ez bada, pasa… Continue Reading →

AZAROAK 24an AJOARRIERO LEHIAKETA LESAKAN

Urtero bezala tenore honetan Ajoarriero Lehiaketaren txanda ailegatu da! Hementxe dituzue lehiaketaren kartela eta oinarriak! Animatu eta parte hartu!

BETI GAZTEKO 2018KO ARGAZKI LEHIAKETAKO IRABAZLEAK!

89 argazki jaso eta epaimahaia bildu ondotik, baditugu dagoeneko Beti Gazteko 2018ko Argazki Lehiaketako irabazleen izenak! Pasa den azaroaren 3an aurkeztutako argazkiak baloratzeko Harriondoa Kultur Etxeko Komentuko Elizan bildu ziren ondorengo epaiak: Lesakako Irantzu Pastor, Iruneko Fernando Larrukert “Lamia” eta… Continue Reading →

AZAROAK 24, ARRATSALDEKO 17:00ETAN: SOKATIRA SAIOA LESAKAN

Heldu zaigun azaroaren 24an Sokatira saioa izango dugu Lesakako frontoian arratxaldeko 17:00etatik aurrera. Bertan, Antsoain, Txantrea, Berriozar eta Beti Gazteko gizonezkoen 600kg-ko eta  500kg-ko talde mistoak arituko dire lehian. Animatu eta hurbildu animatzera! Antolatzailea: Nafarroako Herri Kirol Federazioa. Laguntzaileak: Beti… Continue Reading →

ARGAZKI LEHIAKETA 2018 – OINARRIAK

Behin uda pasatua urtero bezala Beti Gazte elkartetik ARGAZKI LEHIAKETA 2018 antolatu dugu. Parte hartzeko 667 605 294 edo 690 778 245 zenbakietara deitu beharko da. Nahi duten afizionatuentzat irekia da, gai librea, eta sari berezi bat egongo da kirol… Continue Reading →

AZAROAK 4: MENDI IRTEERA – OSASUNAREN EGUNA

Urtero bezala mendi irteera antolatu dugu Arcelor Mitalen laguntzarekin. Eguna: azaroaren 4a, igandea. Goizeko 8:30etan izango da irteera Plaza Zaharretik, eta martxaren iraupena 3,5 ordukoa izango da (14,5 km). Ibilbidea: Zumarra-Artikutza-Eskas-Zumarra. Kotxeak behar dire Zumarrara joateko. Bokadiloak banatuko dira irteeran…. Continue Reading →

HOMEOPATIARI BURUZKO HITZALDIA URRIAREN 6AN

Heldu den urriaren 6an Homeopatiari buruzko hitzaldia eskainiko digu Juan Canales hizlarial. Lesakako Harriondoa Kultur Etxean izango da arratxaldeko 18:00etan. Hitzaldia gazteleraz izango da. Animatu eta hurbildu! Denentzat irekia da!

LESAKAKO BTT IBILALDIA 2018 EDERKI!

Atzo, irailak 16, BTT IBILALDIA 2018 ospatu genuen Lesakan. Guztira, 101 pertsonek hartu zuten parte bi ibilbidetan banatutako proba honetan: 42 km-ko ibilbide luzea eta 25,2 km-ko motza. Parte hartzaileek hiru puntutan indarberritzeko aukera izan zuten: ibilbidearen zehar bi hornikuntza… Continue Reading →

LESAKAKO 2018 BTT IBILALDIA IRAILAREN 16AN

Heldu den irailaren 16an Beti Gaztek antolatutako BTT Ibilaldia ospatuko dugu Lesakan. Bi ibilbidek osatzen dute proba: luzea 42 Km-koa 1733 metroko desnibelarekin eta Motza, 25,2 Km-koa 839 metroko desnibelarekin. Interesatuek inskripzioa aurretik egin dezakezue hurrengo linka klikatuz: www.kirolprobak.com. Online apuntatzen… Continue Reading →

« Older posts Newer posts »

© 2024 BETI GAZTE — Powered by WordPress

Theme by Anders NorenUp ↑

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies