BETI GAZTE

1940. urtetik Lesakako Kirol eta Kultur Elkartea

Page 13 of 19

HODEI LUJANBIO, MAITE CARRICA, MATTIN LEKUONA ETA AINHOA ETXEGARAI LESAKAKO II. MENDI LASTERKETAKO IRABAZLEAK!

Igandean Lesakako II. Mendi Lasterketa ospatu genuen. Guztira 179 korrikalarik bukatu zuten ibilbidea. 163 heldu eta 16 gazte (Gazte Trail). Eguraldia lagun, goizeko 10:00etan eman zitzaion hasiera Ibilbide luzeari, Frain mendira abiatuz ondotik Unanura ailegatzeko. GAZTE TRAIL Lasterketa aldiz, 10ak… Continue Reading →

INFORMAZIOA!! LESAKAKO II. MENDI LASTERKETA ETA GAZTE TRAIL

DORTSALAK HARTZEKO: martxoaren 7an, larunbata, 16:30-18:30 Lesakako Udaletxeko arkupeetan eta martxoaren 8an, igandea, 8:00-9:30 bitarte Harriondoa Kultur etxean. LASTERKETAREN IRTEERA HARRIONDOA KULTUR ETXETIK IZANGO DA, Komentu Kalea 1, LESAKA.

LESAKAKO II. MENDI LASTERKETA MARTXOAREN 8AN!!

Bigarren aldiz MENDI LASTERKETA antolatu dugu Beti Gazten. Beti Gazte Lasterka taldeak gogor eta esfortzu handiz antolatuta, hementxe duzue lasterketaren informazioa! Bi proba izango ditugu martxoaren 8an: Ibilbide luzea (ofiziala) eta ibilbide motza (gazteena). OINARRIAK: Eguna eta lekua: martxoaren 8an… Continue Reading →

ZORIONAK, ZORIONAK, ZORIONAK!!!!!

Lesakan ttugu berriz ere Beti Gazteko Sokatira taldeko neska mutilak! Lan ederra egin dute 4 egunez Irlandan Sokatirako Munduko Txapelketan! Zorionak, harro gaude zuetaz! Hementxe lortutako Dominak: – Neskak 540kg: zilarra – Neskak 500kg: brontzea – Mutilak 600kg: brontzea –… Continue Reading →

OTSAILAK 15 ETA 22 ARBOLAREN EGUNAK

Urtero bezala hementxe ditugu arbolaren egunak. Aurtengoan otsailaren 15etan eta 22an izango dira. Lehendibiziko egunean eremua garbittuko da, piketeak sartu, zerrakurak egin… eta bigarrenean berriz, arbolak landatu. Irteera ordua: helduak 8:00etan eta haurrak 9:00etan. Animatu!

OTSAILAREN 2AN LESAKAKO II. MENDI LASTERKETAKO IBILBIDEA EZAGUTZEKO IRTEERA

Heldu den igandean, otsailaren 2an, martxoak 8an ospatuko dugun Lesakako II. Mendi Lasterketako ibilbidea ezagutzeko irteera antolatu du Beti Gazte Lasterka Taldeak. Irteera goizeko 9:00etan izango da Lesakako Plaza Zaharretik. Taldean joango da. Animatu eta etorri!!

URTARRILAREN 26AN MENDAURRERA MENDI IRTEERA

Urtero bezala hementxe dugu Mendaurrera Mendi irteera. Irteera igandean goizeko 7:30etan izango da Plaza Zaharretik eta iraupena 5 ordu eta erdikoa izango da. Denentzat irekia izango da eta Kotxeak behar dira Sunbilara joateko. Derrigorrezkoa da mendiko segurua izatea. Animatu!

URTARRILAREN 24AN, ORTZIRALA, SAN ANTONERA EGINDAKO IRTEERA ARAUTUAREN SARI BANAKETA

Guztira 71 pertsonek hartu zuten parte pasa den igandean egindako San Antonera Irteera Arautuan. Hauek binaka eta hirunaka antolatu ziren 31 talde osatuz. Kalkuluak egin ondotik honako hauek izan dira irabazleak: Lehendabiziko saria, 26. Taldearentzat; ASIER CRIADO, MARTA ARRUABARRENA eta… Continue Reading →

IREKITA MARTXOAREN 8KO LESAKAKO II. MENDI LASTERKETAN IZENA EMATEKO EPEA

Pasa den urtean izan zuen arrakasta ikusirik, aurten ere Beti Gazte Lasterka gogor ari da lanean Lesakako II. Mendi Lasterketaren antolakuntzan. Martxoaren 8an izango da, igandea, goizeko 10etan ibilbide luzeko partaideak abiatuko dira: 14 kilometro eta 900 metroko desnbibeleko ibilbidea…. Continue Reading →

LESAKA – SAN ANTON IBILALDI ARAUTUA

Heldu den igandean, urtarrilak 19, Ibilaldi arautua antolatu dugu San Antonera Plaza Zaharretik abiatuta. Irteera goitzeko 8:00etatik aurrera izango da, binaka edo hirunaka, talde bakoitzaren artean 3 minutuko tartea utziz. 4 kontrol puntu egongo dira: irteeran, bi ibilbidean zehar eta… Continue Reading →

BETI GAZTEK 80 URTE! ERAKUSKETA. ZER DUZU ETXEAN GORDETA?

2020. urtea berexia izango da Beti Gazte elkartearentzat, honen 80. urteurrena baita. Hori dela eta urten zehar ekitaldi desberdinak antolatuko ditugu. Horien artean, erakusketa berexi bat. Bertan Beti Gazteko material eta argazki historikoak erakutsi nahi ditugu… Beraz, Beti Gazterekin zerikusia… Continue Reading →

OHAR GARRANTZITSUA: 2020. URTEKO MENDIKO LIZENTZIEN BERRITZEA EDO ALDATZEA

Beti Gazterekin mendi lizentzia duten pertsonek abenduaren 20ra bitarte dute elkartearekin harremanetan jartzeko lizentzia hori aldatu, alta edo baja eman nahi duten komunikatzeko. Horretarako bi modu izango dituzte: Abenduaren 5, 12 eta 19an, Beti Gazte bulegoan, 19:30etatik 21:00etara. Abenduaren 20ra… Continue Reading →

ORDU ALDAKETA: VI. BETI GAZTEKO IPUIN LEHIAKETAKO SARI BANAKETA ABENDUAREN 19AN

Hurrengo abenduaren 19an 17:30etan VI. Beti Gazteko Ipuin Lehiaketako Sari Banaketa egingo dugu Beti Gazte Elkartearen Egoitzan. Bertan Pello Añorga ipuin kontalaria izanen da! Animatu eta etorri!

BETI GAZTE 2019KO ARGAZKI LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

Bertze behin hementxe ditugu Argazki Lehiaketako irabazleak. Aurtengoan 88 izan dira aurkeztutako lanak eta hementxe uzten dizkizuegu banatutako 4 sarien lanak: Gai libreko lehendabiziko saria DIEGO PEDRA BELZA, “BRUMA” izeneko lanarengatik. Cornella de Llobregat-etik bidalitako lanak 350 euro y trofeoa… Continue Reading →

IREKITA BETI GAZTE 2019 ARGAZKI LEHIAKETAKO ERAKUSKETA

Urtero bezala irekita dago Beti Gazteko Argazki Erakusketa Harriondoa Kultur Etxeko Komentuko Elizan. Lanak ikusgarri daude ortzegunetik larunbatera 17:30etatik 19:30etara eta igandetan 11:30etatik 13:30etara. Abenduaren 2an itxiko ditu ateak erakusketak. Animatu etortzera!

“BAKAILU KUISINE” BETI GAZTEKO 2019KO AJOARRIERO LEHIAKETAKO IRABAZLEA

Urtero bezala Feria bezperan, asteazkenean, Ajoarriero Lehiaketa ospatu genuen Lesakan. Guztira 12 bikotek ajoarriero kaxul ederrak prestatu zituzten 18:00etatik antzinera. Maria Jesus Errazkin, Felisa Taberna, Pepita Zubillaga eta Agustin Arriolak osatutako epaimahaiak aunitz pentsatu ondotik BAKAILU KUISINE bikoteari eman zion… Continue Reading →

AZAROAREN 20AN AJOARRIERO LEHIAKETA LESAKAN

Urtero bezala hementxe dugu Ajoarriero lehiaketa. Aurten azaroaren 20an izango da arratsaldeko 18:00etatik antzinera. Apuntatzeko azkeneko eguna azaroaren 18an izango da 626 387 196 (Ander) telefono zenbakira deituz. Animatu eta parte hartu!!

AZAROAREN 9AN SOKATIRA SAIOA LESAKAN

Urtero bezala Nafarroako 8×8 txapelketan murgildurik dago Beti Gazteko sokatira taldea. Aurten azaroaren 9an ospatuko da tiraldia Lesakan. Beti Gazteko gizonezko, emakumezko eta talde mistoak tiratuko dute arratsaldeko 17:00etatik antzinera herriko frontoian. Animatu eta etorri!

1940-2020. Beti Gaztek 80 urte! PROPOSAMENIK?

Heldu den 2020. urtean Beti Gazte elkarteak 80 urte beteko ditu eta dagoeneko urteko egutegia antolatzen ari gara. Proposamenen bat baldin baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan! Animatu Beti Gazteren 80. urteurrena gurekin pasatzera!

BETI GAZTEKO EGUBERRIETAKO LOTERIA SALGAI

Urtero bezala Beti Gazte elkartean eguberrietako loteria atera dugu. Loteria partizipazio hauek erosita jokatzez gain, elkarteari bultzada ttiki bat ematen diozu! Animatu eta erosi!

« Older posts Newer posts »

© 2024 BETI GAZTE — Powered by WordPress

Theme by Anders NorenUp ↑

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies