2023ko mendi lizentziak jaso daitezke dagoeneko, baita FEDME txartelak ere. Gaurtik (urtarrilak 9) aitzinera, astelehenero jaso dezakezue zuen aurtengo txartela, Beti Gazte Elkarteko egoitza, 18:00etatik 19:30era.
Euskal Herriko 8×8 Goma Gaineko Txapelketa asteburu honetan abiatuko da. Larunbatean, urtarrilaren 7an, jokatuko da lehen txapela Hazparnen (17:00), gizonezkoen 680 kiloko kategorian. Honen ondotik, igandean (urtarrilak 8) Lesakako Udal Pilotalekuan ospatuko da emakumeen 540 kiloko lehen jardunaldia. Pisaketak egin… Continue Reading →
Beti Gazte Aldizkaria kaleratu dugu dagoeneko. Azken hilabeteetan elkarteak kirol eta kulturan egindako ekintzak irakurri ahalko dituzue bertan, baita elkarrizketaren bat ere. Hemen deskargatzeaz gain, hurrengo egunetan herriko zenbait establezimenduetan irakurtzeko aukera izanen duzue. Gainera, hau eta aurreko aleak erosteko… Continue Reading →
Beti Gazteko bazkide izateko epea ireki dugu. Horretarako, bi aukera daude. Alde batetik, elkarteko egoitzara joan (astelehenetan, 18:30etik 20:30era) edota Mastegi pareko lokalera (asteazkenetan, 18:00etatik 19:30era). Bertze aldetik, internet bidez ere egiten ahal da bazkide izateko eskaera. Horretarako, webgunean dugun… Continue Reading →
Beti Gaztek antolatuta, datorren abenduaren 31an, larunbatean, Mendaurrera Mendi Irteera ospatuko da. Goizeko 7:30ean izanen da hitzordua, Lesakako Plaza Zaharrean, eta handik Arantzara joanen da taldea kotxez. Arantzatik berriz, oinez igoko dira Mendaurrera. Urteko azken irteera izanen da mendi taldearentzat…. Continue Reading →
2023ko txirrindularitza lizentzietan alta emateko epea zabaldu dugu dagoeneko. Abenduaren 30a izanen da alta emtako azken eguna, 626 118 123 (Argiñe) telefonora edo kirola@betigazte.net helbide elektronikora idatziz. Aurrez aurre izena emateko aukera ere egonen da abenduaren 27an, datorren asteartean, Beti… Continue Reading →
Beti Gazteko IX. Ipuin Lehiaketako sari banaketa ospatu dugu gaur arratsaldean eta hauek izan dira sarituak: A kategorian1. Saria: Kattalin Mindegia Aranburu, “Ipotxak Eguberrietan” lanarekin2. Saria: Hegoi Zelaieta Urriza, “Olentzeroren istripua” lanarekin B kategorian1. Saria: Ainhoa Goyeneche Zubieta, “Lauraren Gabona”… Continue Reading →
Beti Gaztek antolatuta, Greenpeace-n laguntzarekin, “Abeltzaintza industrialaren ajeak. Nafarroako kasua” hitzaldia eskainiko du Lorea Flores Compains, Greenpeaceko Hego Euskal Herriko koordinatzaileak. Abenduaren 26an, astelehena, ospatuko da hitzaldia, 18:00etan Beti Gazte elkarteko egoitzan. Animatu parte hartzera!
2022ko Lesakako Bitxikeriak lehiaketa bukatu da eta orain, sari banaketa ospatuko dugu. Abenduaren 23an, ortzirala, izanen da sariak banatzeko ekitaldia, arratsaldeko 17:00etan, Plaza Zaharran. Lehiaketako irabazleak hauek izan dira: Izaskun Igoa, Jagoba Otxoteko, Jose Luis Sunsundegui, Iker Alzugaray eta Milagros… Continue Reading →
2022ko Beti Gazteko ipuin lehiaketako sari banaketa ospatuko da datorren abenduaren 20an, asteartea, arratsaldeko 17:00etan. Beti Gazteko egoitzan eginen da ekitaldia eta irabazleak argitu ondotik, sariak zozketatuko dira hurbiltzen diren guztien artean. Gainera, ipuin kontalaria ere izanen dugu. Animatu eta… Continue Reading →
Beasaingo Manu Barreiro Rodriguez izan da 2022ko Argazki Lehiaketako irabazlea, “La dama del velo rojo I” lanarekin. Bigarren saria Oscar Manso Navasek irabazi du, “Identidad” izenburupeko argazkiarekin. Kirol argazkirik onena Carlos de Cos Azkonak eraman du, “Skate” argazkiarekin, eta azkenik,… Continue Reading →
Beti Gaztek, Lesakako Udalaren laguntzarekin, hitzaldia antolatu du Harriondoa kultur etxean, datorren larunbatean, abenduaren 10a, arratsaldeko 18:00etan. Hitzaldiaren izenburua “El estoicismo: una receta antigua para vivir bien en el siglo XXI” izanen da eta Mikel Etxalarrek eskainiko du.
Mendi lizentziak berritzeko epea ireki da berriz ere. 2023rako mendi lizentzia berria nahi baduzu, edo baduzuna berritzeko asmoa baduzu, Beti Gazteko egoitzan egin dezakezu datorren abenduaren 2an eta 12an, 18:00etatik 19:15era. Hemen dituzue estalduren prezioak: Aurten, berrikuntza moduan, Nafarroako federatu… Continue Reading →
Ajoarriero Lehiaketa ospatu genuen atzo, Ferietako asteazkenean. Bederatzi bikoteek parte hartu zuten guztira eta irabazleak Basurde taldeko Ander Goizueta eta Jozelo Goizueta izan ziren. Bigarren postuan Arransurde taldea sailkatu zen, Javier Legasak eta Imanol Lopezek ospatutako taldea. Eta hirugarren, Bakailu… Continue Reading →
Berriz ere bueltan dugu Ajoarriero Lehiaketa. Urtero bezala, Ferietako asteazkenean ospatuko da, azaroaren 23an, 18:00etatik aitzinera. Aurten, berrikuntza moduan, lehiaketan parte hartzeko izena eman beharko da, bikoteka, azaroaren 21a baino lehen, 697 276 036 (Alaia) zenbakian. Bikote bakoitzak gas sukaldea,… Continue Reading →
Beti Gaztek, Lesakako Udalaren babesarekin, IX. Ipuin lehiaketa antolatu du. Lehen Hezkuntzan dauden Lesakako haurrei zuzenduta dago, eta azaroaren 25a bitarte aurkeztu ahalko dira lanak, Tantirumairu ikastolan eta Irain eskolan. Aurtengo ipuinen gaia “Eguberriak” izanen da, eta gutxienez orri bat… Continue Reading →
Martxan da 2022ko Argazki Lehiaketa. Hurrengo lerroetan informazio gehiago duzue eskuragarri, baita lehiaketaren oinarriak ere:
Bueltan da Lesakako Bitxikeriak lehiaketako edizio berri bat. Datozen hilabeteotan hiru galdetegi bete ahal izanen dira, urriaren 3ko, azaroaren 7ko eta abenduaren 5eko asteetan banatuko direnak. Lesakari buruzko zortzi galdera izanen ditu bakoitzak eta aste oso bateko epea egonen da… Continue Reading →
2022/23ko denboraldia hastear dago eta futbol eskolaren inguruan zalantzak argitzeko bilera informatiboak antolatu ditu Beti Gaztek irailaren 9rako, ortzirala. Gurasoei zuzenduta daude eta bilerak mailaka eginen dira: Aurrebenjaminak (2015an jaiotakoak), 17:00etan Lehen urteko benjaminak (2014), 17:30ean Bigarren urteko benjaminak (2013),… Continue Reading →
Hurrengo irailaren 18an Lesakako BTT Ibilaldia ospatuko dugu. Hemen informazioa: NOIZ: 2022ko irailak 18 IBILBIDEA: 37,1 km eta 1414 metroko desnibela ibilbide luzeak eta y 23,24 km eta 770 metrokoa desnibela motzak Motza: https://es.wikiloc.com/rutas-mountain-bike/lesaka-btt-2022-motza-112139327 Luzea: https://es.wikiloc.com/rutas-mountain-bike/lesaka-btt-2022-luzea-112277164 IRTEERA: 09:00etan Plaza Zaharretik IZEN… Continue Reading →
© 2024 BETI GAZTE — Powered by WordPress
Theme by Anders Noren — Up ↑