BETI GAZTE

1940. urtetik Lesakako Kirol eta Kultur Elkartea

Page 19 of 19

BIXENTE IGARTZABAL LANZAROTEKO IRONMAN PROBAN

Pasa den maiatzaren 26an Lanzaroten burutu zen 27. Ironman proban parte hartu zuen Beti Gazteko Bixente Igartzabal lesakarrak. Guztira 1.800 kirolariek hartu zuten parte, Bixentek 133. postua lortuz, bere kategoriko 13. Proba 10 ordu, 53 minutu eta 30 segundutan osatu… Continue Reading →

EZAGUTU DEZAGUN LESAKA LEHIAKETAREN SARI BANAKETA

Ortzegunean, BETI GAZTEKO ASTEHONDARRARI hasiera emateko, “EZAGUTU DEZAGUN LESAKA” Lehiaketako sari banaketari ekingo diogu elkartearen egoitzan arratsaldeko 17:30etan. Animatu eta hurbildu!

WEB ORRIALDE BERRIA ESTREINATZEN DUGU!!

Hementxe duzue gure web orrialdearen aurpegi berria!! Ikusi dezakezuen bezala, diseinuan nahiz edukian aldaketa ugari egin ditugu! Atal honetan, “BERRIAK” izena duena, urtean zehar antolatzen ditugun ekintzen berri emango dizuegu. Bertze 5 atal ezberdin ikusiko dituzue BERRIAK atalaren ondoan. Bertan… Continue Reading →

BETI GAZTEREN ASTEHONDARRA

Heldu zaigun astebukaera honetan BETI GAZTEREN ASTEHONDARRA ospatuko dugu Lesakan! Ekintza desberdinez osatutako programa dugu Beti Gazteren egun hauek ospatzeko. Ortzegunean hasiko dugu besta, arratsaldeko 17:30etan, “EZAGUTU DEZAGUN LESAKA” Lehiaketako sari banaketarekin. Hurrengo egunean, ekainak 1, ortzirala arratsaldeko 19:00etan, Beti… Continue Reading →

VI. MARGO AZKARREKO LEHIAKETA “ELIAS GARRALDA” ETA HAUR MARGOKETAREN EGUNA

Heldu den ekainaren 3an, igandea, Elias Garralda VI. Margo Azkarreko Lehiaketa ospatuko dugu Lesakan. LEHIAKETAREN OINARRIAK * Lehiaketa 2018ko ekainak 3an izanen da, Lesakan. * Parte hartzaileak:  Edozein margolarik har dezake parte. * Gaia: “LESAKA HIRIGUNEA” . Tomasenekobordako errotondatik Matxiteneraino…. Continue Reading →

BETI GAZTEKO III. ARGAZKI RALLYA

Ekainaren 3an, igandea, Lesakan III. Argazki Rally lehiaketa ospatuko dugu. Argazkilaritza gustokoa baduzu, etorri eta animatu! Egunean bertan ateratako argazkiak aurkeztuko dire lehiaketara. Lehendabiziko 4 klasifikatuek 75€-ko saria izango dute. Diplometa + 150€-ko sari berezi bat izango dugu, eta diploma… Continue Reading →

IÑIGO DORRONSORO GARAILE LONGARESEN (ARAGOI)

Iñigo Dorronsoro txirrindularia irabazle suertatu zen pasa den asten Longaresen (Aragoi) ospatutako lasterketa motz baino gogorrean. Abantaila garrantzitxu batekin ailegatu zen helmugara, Alejandro Ginzori sprintean irabaziz. Luziano Mitxelena podiora igotzea lortu zuen bigarren postua lortuz master60an. Modu honetan Iñigo bere… Continue Reading →

SALVADOR YANCIREN OROIMENEKO V. MARTXA ZIKLOTURISTA

Maiatzaren 13an Lesakan “Salvador Yanciren oroimeneko” V. martxa zikloturista ospatu zen. Euria eta eguraldi kaxkarraren ondorioz bertze urteetan bezain bertze txirrindulari animatu ez baziren ere, egun arrakastatsua izan zen! Ibilbidea 112 kilometrokoa izan zen, Lesakan hasi eta bukatuz. Goizeko 9etan… Continue Reading →

BETI GAZTEKO TRANSBIDASOA MASTER TALDEA TXAPELDUNA BERRIZ!

Emaitza ezin hobea Beti Gazteko Transbidasoa Master Taldeak lortutakoa pasa den apirilaren 21ean VI Trofeo Máster txapelketan, Artziniegan. Bertan Master Taldeak bigarren lasterketako lehenengo kategoriko txapeldunak izatea lortu zuen! Zorionak eta segi orain arte bezain ongi!  

HITZALDIA: CAUSAS DE LA DESAPARICIÓN DE LAS ABEJAS

Heldu den hurrengo apirilaren 14ean Juanjo Canales jakintsua aditzeko aukera izango dugu “Causas de la desaparición de las abejas y el por qué debemos preocuparnos” gaiaren inguruan. Hitzaldi irekia, Harriondoa Kultur Etxean izango da, arratsaldeko 18:00tan. Animatu eta etorri!  

ION ZEBERIO GARAILE BARAMBION

Hementxe Baranbion, Araban, pasa berri den txirrindularitza lasterketako podiuma. Lehendabiziko postuan Beti Gaztekoa den Ion Zeberio, Transbidasoa master txirrindularitza taldekoa izan zen. Zorionak txapeldun!  

UDANE LOIDI, AMAIA LEIZA ETA AITZIBER GOIENETXE TXINAKO MUNDIALEAN

Beti Gazteko emakumeen Sokatira taldeko tiralari diren Udane Loidi, Amaia Leiza eta Aitziber Goienetxe Xuzhou herrian (Txinan) egon dira Munduko goma gaineko sokatira txapelketan parte hartzen. 23 urtez azpiko kategorian bigarren postua lortu dute. Zorionak neskak!!

IRTEERA XABIERRERA

Pasa den martxoaren 10ean irteera euritsu bezain arrakastatsua egin zen Xabierrera. Autobus bat betez, goizeko 6tan Lesakako Fonda Mariatik ateri eta arratsaldeko zortzi terdiak inguru ailegatu ziren. Gutti bazuk ibilbidea mendiz egitera animatu ziren, bertzeak berriz, errepidez. Nahiz eta eguraldiak… Continue Reading →

BETI GAZTEKO SOKATIRAKO MUTILAK EUSKADIKO TXAPELDUNAK

Euskadiko Txapelketako 600 eta 640 kiloko finalak irabazi dituzte Beti Gazteko Sokatira Taldeko mutilek. Martxoan Txinan jokatuko den Munduko txapelketan Euskadiko selekzioa ordezkatzeko eskubidea lortu dute honela lesakarrek, 640 nahiz 600 kiloko kategorian, baina diru-aferak direla eta, ezin izanen dute… Continue Reading →

MENDI IRTEERA AIZKOLEGIRA

Hurrengo otsailaren 25eko, igandea, Aizkolegira mendi irteera antolatu da Beti Gazte elkartetik. Gelditze ordua goizeko 7:30etan izango da, Lesakako Plaza Zaharretik, ibileraren iraupena bortz ordukoa izanda. Etxalarrera joateko, kotxeak behar direla jakinarazten da. Irteera denentzat irekia da, beraz, animatu inguruko… Continue Reading →

BIXENTE IGARTZABAL 3. TARRAGONAKO MARATOIAN

Pasa den urtarrilaren 28an, Beti Gazteko Bixente Igartzabal izena eman zuten 425 korrikalarietatik hirugarren gelditu zen Tarragonako Maratoian, lehen aldiz podiuma lortuz distantzia honetako lasterketa batean. 42 kilometro eta 192 metroak egiteko bi ordu, 44 minutu eta 10 segundo behar… Continue Reading →

Newer posts »

© 2024 BETI GAZTE — Powered by WordPress

Theme by Anders NorenUp ↑

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies