Heldu den igandean, uztailak 1, Herri Kirol Erakustaldia eta Sokatira Desafiua izango dugu Lesakako Plaza Zaharrean Beti Gazteko Sokatira Taldearen eskutik. Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da bortzirietako gazteen arteko proba konbinatuekin. Ondotik, sokatira desafiua izango da: lehenago aritzen ziren emakumeak… Continue Reading →
Donostiako lehiaketa ezagun honen 27. edizioa ospatuko da uztailaren 2tik 7ra. Inoiz baino parte-hartzaile gehiago ditu aurten lehiaketak: 623 futbol talde eta hauetatik 143 emakumezkoenak, guztira 33 nazionalitate: Estatu Batuetatik 53 talde, Frantziatik 48, Japonetik 8 eta Italia, Portugal, Bélgica, Noruega,… Continue Reading →
Heldu zaigun ekainaren 30ean, larunbata, Lesakako I. Zubigaineko Kross Herrikoia ospatuko dugu. Mundu guztiarentzat irekia da eta bederatzi kategoritan banatuko ditugu parte hartzaileak, adinaren arabera. TTIKIAK, 2013 urtetik aurrera jaiotakoak: 150 metro. AURREBENJAMINAK, 2010etik 2012 arte jaiotakoak: 300 metro BENJAMINAK,… Continue Reading →
Pasa den ekainaren 23an, larunbata, II ARGAZKI RALLY-ko sarian banatu genituen Beti Gazte Egoitzan arratsaldeko 19:00etan. Parta hartutako 19 argazkilariek hainbat sari irabazteko aukera zuten: bilduma hobenaren sari berezia, 150€ eta dipoloma; 75€ eta diploma gai bakoitzeko argazki hobenarentzat (tradizioa,… Continue Reading →
Heldu zaigun ekainaren 23an, larunbata, III ARGAZKI RALLY-ko sari banaketari ekingo diogu. Arratsaldeko 19:00etan ospatuko dugu Beti Gazte Egoitzan. Lehiaketako oinarrietan azaltzen zen bezala, hainbat izango dira banatuko digutun sariak: sari berezi bat 150€ + diploma bilduma hoberenarentzat. Ondotik, gai… Continue Reading →
Heldu den ekainaren 23an Beti Gazteko Sokatira Taldeak Ate Irekiak egindo ditu goizeko 11:00tatik antzinera Lesakako eskoletako pilotalekuan. Bertan, gaur egun taldea osatzen duten tiralariek hurbiltzen direnei zertan eta nola aritzen diren erakusteko egongo dira. Helburua, jendea Sokatira mundura hurbiltzeaz… Continue Reading →
Heldu den ekainaren 24an, igandea, urtero bezala Aginara Hildako mendizaleen oroimenez mendi irteera berezia antolatu dugu. Goizeko 8tan emango diegu jardunaldiari hasiera herriko Plaza Zaharretik abiatuta. 10:30ak aldera gosaria izango dugu Aita Donostian, eta ondotik ekitaldia. Behin ekitaldia bukatuta, herrira… Continue Reading →
Duela urte batzuk Beti Gazteko Argazkilari Taldea sortu genuen. Herriko nahiz zonaldeko argazkilariak elkartzea eta ekintza desberdinak antolatzea genuen helburu. Argazkilari taldeko urteko ekitaldi nagusia Argazki Lehiaketa da. 1991. urtean antolatu zen lehen aldiz. Urte batzuk antolatu gabe egon ondotik… Continue Reading →
Iepa lagun! Oraindik ez zara Beti Gazteko kide? Hementxe uzten dizuegu bazkide izateko bete beharreko fitxa: bazkide izateko izen-emate orria. Izen-emate orria bete eta betigazte@betigazte.net helbide elektronikora bidali. Bertzalde, hau inprimitzeko eta guri entregatzeko aukera ere dago. Jubilatuek 17€ko kuota… Continue Reading →
Pasatu berri den ekainaren 10ean Lesakako XIV. Mendi Itzulia ospatu dugu Lesakan. Parte-hartzaileek online eta larunbatean arratsaldean elkarteko egoitzan apuntatzeaz gain, egunean bertan goizeko 6:30etatik 7:30ak bitarte apuntatzeko aukera izan zuten ere. Guztira, 332 mendizalek parte hartu dute XIV. Mendi… Continue Reading →
Heldu den ekainaren 10ean Lesakako XIV. Mendi Itzulia ospatuko dugu. Parte hartu nahi dutenek egunean bertan emango dute izena herriko plazan, goizeko 6:30etatik 7:30ak bitarte. Bazkideek 9€ ordaindu beharko dituzte, Ez bazkideek berriz, 13€. Federatuak ez daudenek 2€ ordainduko dituzte… Continue Reading →
Beti Gazteko Transbidasoa Master Taldekoak diren Luziano Mitxelena eta Iñigo Lizartzak abuztu bukaeran Varesen (Italian) ospatuko den mundialera joateko sailkatu ziren Luxemburgon. Luziano Mitxelena master65 mailan aritu zen gogor, 65-70 urte bitartekoen aurka, 85 km-ko ibilbidean, 1.200 metroko altuera positiboarekin…. Continue Reading →
Sokatirako denboraldiari “aio!” erran diote Beti Gazteko tiralariek. Jakinen duzuen bezala, hiru talde dira Sokatira kirolean Beti Gazten lehiatzen aritzen direnak: gizonezkoen taldea, emakumezkoena eta mistoa. Hurrengo lerrotan talde bakoitzaren denboraldiaren datuak azaltzen dizkizuegu! GIZONEZKOEN TALDEA Sokatirako gizonezkoen taldea, hurrengo… Continue Reading →
Ekaina ailegatu zaigu eta horrekin batera Beti Gazteko 10 futbol taldeen denboraldi bukaera. 160 jokalarik baino gehiagok botak alde batera utziko dituzte abuztua-iraila arte, orduan pretenporada prestatzen hasiko dira eta. 10 taldeetatik gehiengoak Gipuzkoako Taldeekin aritu dira lehian, Futbol 8ko… Continue Reading →
Pasa den ortziralean arratsaldeko 19:00etatik antzinera MUSIKA ETA DANTZA emanaldiaz gozatzeko aukera izan genuen ELUTXA TXARANGA eta BETI GAZTEKO LERRO DANTZA TALDEAren eskutik. Bi ziren ospakizun honen arrazoia nagusiak: Beti Gazteren Astehondarra eta Elutxa Txarangaren 5. urteurrena. Guztira 60 bat… Continue Reading →
Atzo, ekainak 3, BETI GAZTE ASTEHONDARRARI bukaera emateko VI. MARGO AZKARREKO “ELIAS GARRALDA” LEHIAKETA izen genuen egun guztian zehar. Goizez margolariak lanean aritu ziren, hauen lanak arratsaldeko 14:00etatik 18:00etara ikusgai egon ziren Beti Gazte Egoitzaren arkupeetan. 19 margolarik hartu zuten… Continue Reading →
Igande honetan, ekainak 3, eguraldiaren laguntzarekin III. Argazki Rallya ospatu dugu Lesakan. Guztira herri desberdinetako (Irun, Donostia, Oronoz, Lesaka…) 19 argazkilarik hartu dute parte egun konpletu honetan Eguna inskripzioekin hasi dugu, Beti Gazte Egoitzan. Bertan landu beharreko gaiak eman zaizkie…. Continue Reading →
Gaur arratsaldeko 19:00tan, Haizegua ostatutik abiatuta ELUTXA TXARANGA eta BETI GAZTEKO LERRO DANTZA TALDEA izango ditugu. Elutxa Txarangaren 5. urteurrena eta BETI GAZTEREN ASTEHONDARRA dela eta, dantza nahiz musika saioa eskeiniko digute herrian zehar. Animatu eta hurbildu ikustera!
Atzo, maiatzak 31, ortzeguna, EZAGUTU DEZAGUN LESAKA Lehiaketako sari banaketa egin genuen. Dakizuen bezala, lehiaketan eskola eta ikastolako haurrek herriari buruzko 30 galdera erantzun behar dituzte. Behin erantzunak jaso eta zuzenduta atzo sari banaketari ekin genion. Guztira 37 neska mutilek… Continue Reading →
Azken aste hauetan Beti Gazteko TRANSBIDASOA taldeak emaitza hagitz onak lortu ditu partu hartu dituen probetan. Salinas de Arañan Ion Zeberiok bosgarren postuan bukatzea lortu zuen, bere kategoriko bigarrena geldituz. Modu honetan Challege-ko postu hobeneten sailkatu da. Dorronsoro eta Ariztimuño… Continue Reading →
© 2024 BETI GAZTE — Powered by WordPress
Theme by Anders Noren — Up ↑