Heldu den abenduaren 30ean urteko azken mendi irteerari ekingo diogu goizeko 8:00etan Paza Zaharretik. Irteera denentzat irekia da eta kotxeak beharko dira. Animatu urtea kirola egiten bukatzera!!
Heldu den igandean, abenduaren 23an, urtero bezala Elutxara mendi irteera antolatu du Beti Gaztek. Bertan txistorrada izango dugu indarrak berreskuratzeko. Irteera ordua goizeko 8:00etan izango da Plaza Zaharretik eta ibilbidearen iraupena 4 ordu eta erdikoa izango da: Lesaka – Elutxa… Continue Reading →
Heldu den ortziralean, abenduaren 21ean, 18:30etan V. Beti Gazteko Ipuin Lehiaketako Sari Banaketa ospatuko dugu Beti Gazte Elkartearen egoitzan. Hurbildu zaitez, giro ederra izango dugu eta!
Lesakako osasun zentruan urteetan lanean aritu den Belen Compains pediatrak erakusketa bat antolatu du Lesakako Kultur Etxean, Osasun Zentrua, Udaletxea eta Beti Gazteren laguntzaz. Datorren abenduaren 20an hasiko da eta urtarrilaren 20a arte egonen da ikusgai. Hementxe berak idatzitako testua:… Continue Reading →
2019ko Mendi Lizentzian ALTA EDO BAJA eman nahi duenak, abenduaren 20a baino lehen jakinarazi beharko dio Beti Gazteko Zuzendaritza Batzordeari. Lizentzia dutenek, MODALITATE ALDAKETA nahi izanez gero, epe berdinean jakinarazi beharko du. Aldaketa edo baja abisurik jasotzen ez bada, pasa… Continue Reading →
Urtero bezala tenore honetan Ajoarriero Lehiaketaren txanda ailegatu da! Hementxe dituzue lehiaketaren kartela eta oinarriak! Animatu eta parte hartu!
89 argazki jaso eta epaimahaia bildu ondotik, baditugu dagoeneko Beti Gazteko 2018ko Argazki Lehiaketako irabazleen izenak! Pasa den azaroaren 3an aurkeztutako argazkiak baloratzeko Harriondoa Kultur Etxeko Komentuko Elizan bildu ziren ondorengo epaiak: Lesakako Irantzu Pastor, Iruneko Fernando Larrukert “Lamia” eta… Continue Reading →
Heldu zaigun azaroaren 24an Sokatira saioa izango dugu Lesakako frontoian arratxaldeko 17:00etatik aurrera. Bertan, Antsoain, Txantrea, Berriozar eta Beti Gazteko gizonezkoen 600kg-ko eta 500kg-ko talde mistoak arituko dire lehian. Animatu eta hurbildu animatzera! Antolatzailea: Nafarroako Herri Kirol Federazioa. Laguntzaileak: Beti… Continue Reading →
Behin uda pasatua urtero bezala Beti Gazte elkartetik ARGAZKI LEHIAKETA 2018 antolatu dugu. Parte hartzeko 667 605 294 edo 690 778 245 zenbakietara deitu beharko da. Nahi duten afizionatuentzat irekia da, gai librea, eta sari berezi bat egongo da kirol… Continue Reading →
Urtero bezala mendi irteera antolatu dugu Arcelor Mitalen laguntzarekin. Eguna: azaroaren 4a, igandea. Goizeko 8:30etan izango da irteera Plaza Zaharretik, eta martxaren iraupena 3,5 ordukoa izango da (14,5 km). Ibilbidea: Zumarra-Artikutza-Eskas-Zumarra. Kotxeak behar dire Zumarrara joateko. Bokadiloak banatuko dira irteeran…. Continue Reading →
Heldu den urriaren 6an Homeopatiari buruzko hitzaldia eskainiko digu Juan Canales hizlarial. Lesakako Harriondoa Kultur Etxean izango da arratxaldeko 18:00etan. Hitzaldia gazteleraz izango da. Animatu eta hurbildu! Denentzat irekia da!
Atzo, irailak 16, BTT IBILALDIA 2018 ospatu genuen Lesakan. Guztira, 101 pertsonek hartu zuten parte bi ibilbidetan banatutako proba honetan: 42 km-ko ibilbide luzea eta 25,2 km-ko motza. Parte hartzaileek hiru puntutan indarberritzeko aukera izan zuten: ibilbidearen zehar bi hornikuntza… Continue Reading →
Heldu den irailaren 16an Beti Gaztek antolatutako BTT Ibilaldia ospatuko dugu Lesakan. Bi ibilbidek osatzen dute proba: luzea 42 Km-koa 1733 metroko desnibelarekin eta Motza, 25,2 Km-koa 839 metroko desnibelarekin. Interesatuek inskripzioa aurretik egin dezakezue hurrengo linka klikatuz: www.kirolprobak.com. Online apuntatzen… Continue Reading →
Pasatu berri dugun abuztuaren 29an 54 pertsonek hartu zuten parte Santanderrera antolatutako irteeran. Gidari baten laguntzaz Santanderreko hainbat zonalde bisitatu eta hobeto ezagutzeko aukera izan zuten: Sardinero hondartza, faroa, Katedrala, Magdalena jauregia eta bere jardinak… Alde Zaharreko bitxikeriak ere erakutsi zituen… Continue Reading →
Heldu zaigun abuztuaren 26an Betu Gazteko Lerro Dantza Taldea Agerrako bestak girotzen arituko da. Aurten Lesakan, Sunbilan eta Etxalarren egon ondoren Agerra bisitatzeko momentua ailegatu da bertze urte batez- Emanaldia arratxaldeko 19:00etan izango da. Animatu eta hurbildu!
Heldu den abuztuaren 21an, asteartea, Benjamin eta Alebin futbol taldeak osatzeko bilera egindo dugu Beti Gazte Egoitzan. Benjaminen bilera arratxaldeko 18:00tan izango da, eta Alebinena berriz, 19:00tan. Bilera jokalari eta gurasoekin izango da.
Irailaren 8an Emakumezkoen Defentsa Pertsonalerako Ikastaroari hasiko dugu. Beti Gazte Egoitzan izango da, goizeko 9:00etatik, 11:00ak bitarte. Informazio gehiagorako, deitu 615 755 176 telefono zenbakira. Hilbaetean behin izango da ikastaroa eta lehendabizikoa irekia izango da. Ikastaroan zehar ondorengoa landuko da:… Continue Reading →
Urtero bezala, heldu den abuztuaren 15ean, asteazkenean, mendi irteera egingo dugu Goizuetara. Irteera goizeko 6:30etan izango da Lesakako Plaza Zaharretik. Ibilbidearen iraupena 6 ordu eta erdikoa izango da (Lesaka-Loizate-Goizueta). Apuntatzeko azkeneko eguna, abuztuaren 13a, Jesus (676575107) edo Txikuri (628088685) deituz…. Continue Reading →
Pasa berri dugun uztailaren 28 eta 29an, 27 lagun Pirineora Beti Gaztetik antolatutako irteerara animatu ziren. Eguraldi ederra, arazorik ez eta giro aparta. Hementxe joandako Bixente Igarzabal eta Javier Arriolaren kronika. Bukaeran argazki ugari ikusteko aukera duzue! “Excursión Beti Gazte,… Continue Reading →
Heldu zaigun uztailaren 28 eta 29an asteburuko mendi irteera egingo dugu Pirineora, Pantikosa ingurua bisitatuko dugu. Apuntatzeko epea uztailaren 24a baino lehen da eta Beti Gaztek Rural Kutxan duen kontu korrontean 50€ko ordainketa egin behar da, bertan izen abizenak ezarriz…. Continue Reading →
© 2024 BETI GAZTE — Powered by WordPress
Theme by Anders Noren — Up ↑