Beti Gazteko Transbidasoa Master Taldekoak diren Luziano Mitxelena eta Iñigo Lizartzak abuztu bukaeran Varesen (Italian) ospatuko den mundialera joateko sailkatu ziren Luxemburgon. Luziano Mitxelena master65 mailan aritu zen gogor, 65-70 urte bitartekoen aurka, 85 km-ko ibilbidean, 1.200 metroko altuera positiboarekin…. Continue Reading →
Sokatirako denboraldiari “aio!” erran diote Beti Gazteko tiralariek. Jakinen duzuen bezala, hiru talde dira Sokatira kirolean Beti Gazten lehiatzen aritzen direnak: gizonezkoen taldea, emakumezkoena eta mistoa. Hurrengo lerrotan talde bakoitzaren denboraldiaren datuak azaltzen dizkizuegu! GIZONEZKOEN TALDEA Sokatirako gizonezkoen taldea, hurrengo… Continue Reading →
Ekaina ailegatu zaigu eta horrekin batera Beti Gazteko 10 futbol taldeen denboraldi bukaera. 160 jokalarik baino gehiagok botak alde batera utziko dituzte abuztua-iraila arte, orduan pretenporada prestatzen hasiko dira eta. 10 taldeetatik gehiengoak Gipuzkoako Taldeekin aritu dira lehian, Futbol 8ko… Continue Reading →
Pasa den ortziralean arratsaldeko 19:00etatik antzinera MUSIKA ETA DANTZA emanaldiaz gozatzeko aukera izan genuen ELUTXA TXARANGA eta BETI GAZTEKO LERRO DANTZA TALDEAren eskutik. Bi ziren ospakizun honen arrazoia nagusiak: Beti Gazteren Astehondarra eta Elutxa Txarangaren 5. urteurrena. Guztira 60 bat… Continue Reading →
Atzo, ekainak 3, BETI GAZTE ASTEHONDARRARI bukaera emateko VI. MARGO AZKARREKO “ELIAS GARRALDA” LEHIAKETA izen genuen egun guztian zehar. Goizez margolariak lanean aritu ziren, hauen lanak arratsaldeko 14:00etatik 18:00etara ikusgai egon ziren Beti Gazte Egoitzaren arkupeetan. 19 margolarik hartu zuten… Continue Reading →
Igande honetan, ekainak 3, eguraldiaren laguntzarekin III. Argazki Rallya ospatu dugu Lesakan. Guztira herri desberdinetako (Irun, Donostia, Oronoz, Lesaka…) 19 argazkilarik hartu dute parte egun konpletu honetan Eguna inskripzioekin hasi dugu, Beti Gazte Egoitzan. Bertan landu beharreko gaiak eman zaizkie…. Continue Reading →
Gaur arratsaldeko 19:00tan, Haizegua ostatutik abiatuta ELUTXA TXARANGA eta BETI GAZTEKO LERRO DANTZA TALDEA izango ditugu. Elutxa Txarangaren 5. urteurrena eta BETI GAZTEREN ASTEHONDARRA dela eta, dantza nahiz musika saioa eskeiniko digute herrian zehar. Animatu eta hurbildu ikustera!
Atzo, maiatzak 31, ortzeguna, EZAGUTU DEZAGUN LESAKA Lehiaketako sari banaketa egin genuen. Dakizuen bezala, lehiaketan eskola eta ikastolako haurrek herriari buruzko 30 galdera erantzun behar dituzte. Behin erantzunak jaso eta zuzenduta atzo sari banaketari ekin genion. Guztira 37 neska mutilek… Continue Reading →
Azken aste hauetan Beti Gazteko TRANSBIDASOA taldeak emaitza hagitz onak lortu ditu partu hartu dituen probetan. Salinas de Arañan Ion Zeberiok bosgarren postuan bukatzea lortu zuen, bere kategoriko bigarrena geldituz. Modu honetan Challege-ko postu hobeneten sailkatu da. Dorronsoro eta Ariztimuño… Continue Reading →
Pasa den maiatzaren 26an Lanzaroten burutu zen 27. Ironman proban parte hartu zuen Beti Gazteko Bixente Igartzabal lesakarrak. Guztira 1.800 kirolariek hartu zuten parte, Bixentek 133. postua lortuz, bere kategoriko 13. Proba 10 ordu, 53 minutu eta 30 segundutan osatu… Continue Reading →
Ortzegunean, BETI GAZTEKO ASTEHONDARRARI hasiera emateko, “EZAGUTU DEZAGUN LESAKA” Lehiaketako sari banaketari ekingo diogu elkartearen egoitzan arratsaldeko 17:30etan. Animatu eta hurbildu!
Hementxe duzue gure web orrialdearen aurpegi berria!! Ikusi dezakezuen bezala, diseinuan nahiz edukian aldaketa ugari egin ditugu! Atal honetan, “BERRIAK” izena duena, urtean zehar antolatzen ditugun ekintzen berri emango dizuegu. Bertze 5 atal ezberdin ikusiko dituzue BERRIAK atalaren ondoan. Bertan… Continue Reading →
Heldu zaigun astebukaera honetan BETI GAZTEREN ASTEHONDARRA ospatuko dugu Lesakan! Ekintza desberdinez osatutako programa dugu Beti Gazteren egun hauek ospatzeko. Ortzegunean hasiko dugu besta, arratsaldeko 17:30etan, “EZAGUTU DEZAGUN LESAKA” Lehiaketako sari banaketarekin. Hurrengo egunean, ekainak 1, ortzirala arratsaldeko 19:00etan, Beti… Continue Reading →
Heldu den ekainaren 3an, igandea, Elias Garralda VI. Margo Azkarreko Lehiaketa ospatuko dugu Lesakan. LEHIAKETAREN OINARRIAK * Lehiaketa 2018ko ekainak 3an izanen da, Lesakan. * Parte hartzaileak: Edozein margolarik har dezake parte. * Gaia: “LESAKA HIRIGUNEA” . Tomasenekobordako errotondatik Matxiteneraino…. Continue Reading →
Ekainaren 3an, igandea, Lesakan III. Argazki Rally lehiaketa ospatuko dugu. Argazkilaritza gustokoa baduzu, etorri eta animatu! Egunean bertan ateratako argazkiak aurkeztuko dire lehiaketara. Lehendabiziko 4 klasifikatuek 75€-ko saria izango dute. Diplometa + 150€-ko sari berezi bat izango dugu, eta diploma… Continue Reading →
Iñigo Dorronsoro txirrindularia irabazle suertatu zen pasa den asten Longaresen (Aragoi) ospatutako lasterketa motz baino gogorrean. Abantaila garrantzitxu batekin ailegatu zen helmugara, Alejandro Ginzori sprintean irabaziz. Luziano Mitxelena podiora igotzea lortu zuen bigarren postua lortuz master60an. Modu honetan Iñigo bere… Continue Reading →
Maiatzaren 13an Lesakan “Salvador Yanciren oroimeneko” V. martxa zikloturista ospatu zen. Euria eta eguraldi kaxkarraren ondorioz bertze urteetan bezain bertze txirrindulari animatu ez baziren ere, egun arrakastatsua izan zen! Ibilbidea 112 kilometrokoa izan zen, Lesakan hasi eta bukatuz. Goizeko 9etan… Continue Reading →
Emaitza ezin hobea Beti Gazteko Transbidasoa Master Taldeak lortutakoa pasa den apirilaren 21ean VI Trofeo Máster txapelketan, Artziniegan. Bertan Master Taldeak bigarren lasterketako lehenengo kategoriko txapeldunak izatea lortu zuen! Zorionak eta segi orain arte bezain ongi!
Heldu den hurrengo apirilaren 14ean Juanjo Canales jakintsua aditzeko aukera izango dugu “Causas de la desaparición de las abejas y el por qué debemos preocuparnos” gaiaren inguruan. Hitzaldi irekia, Harriondoa Kultur Etxean izango da, arratsaldeko 18:00tan. Animatu eta etorri!
Hementxe Baranbion, Araban, pasa berri den txirrindularitza lasterketako podiuma. Lehendabiziko postuan Beti Gaztekoa den Ion Zeberio, Transbidasoa master txirrindularitza taldekoa izan zen. Zorionak txapeldun!
© 2024 BETI GAZTE — Powered by WordPress
Theme by Anders Noren — Up ↑