Heldu den ekainaren 25ean (igandea) urteroko hildako mendizaleen oroimenez Agiñara mendi irteera eginen da. Goizeko 8:00etan izanen da hitzordua Plaza Zaharrean, eta handik abiatuko da ibilaldia. Agiñan bertan, gosaria eginen da 10:30ean eta ondotik, ekitaldia ospatuko da Aita Donostian. Animatu… Continue Reading →
Gipuzkoako Futbol Federazioak 2022/23 denboraldiko futbol sariak banatu zituen pasa den ortziralean, bigarren aldiz segidan. Hainbat aitortzen artean, Beti Gaztek Gizarte Garapeneko saria jaso genuen Andoainen ospatu zen galan, kultur eta kirol arloan zonaldean egiten dugun lanarengatik. Sari hau jasotzeak… Continue Reading →
Heldu den ekainaren 17an, larunbata, Gaueko Argazki Taillera antolatu dugu Beti Gazten. Pako Santxezek gidatuko duen tailerra izanen da eta helburua, arratsez Agiñan argazkiak ateratzea izanen da. Horretarako, Plaża Zaharrean eginen dugu hitzordua egun horretan, 22:30ean eta handik, Agiñara igoko… Continue Reading →
Aurten ere Pirineora irteera antolatu dugu, uztailaren 22tik 23ra. Ohiko moduan, “C” mendi lizentzia edo aseguru partikularra dutenentzat izanen da bidaia. Bi egunetan, bi ibilbide mota egonen dira: luzea eta motza. Lehenengo egunean, Frédancon-etik Refugio de Viadós-era joanen gara eta… Continue Reading →
2023ko Beti Gazte Astea borobiltzeko, ekainaren 4an, X. Elias Garralda Margo Lehiaketa ospatu genuen. 22 margolarik parte hartu zuten denera, eta aurtengo irabazlea Beasaingo Jokin Telleria Telleria izan zen. Bigarren postuan, Iruñeako Felix Flamarique Martinez gelditu zen. Lesakako irabazlea berriz,… Continue Reading →
2023ko Beti Gazte Astearen barrenean, ekainaren 4ean (igandea), Beti Jauzi muxiko dantza taldeak emanaldia eskainiko du Lesakako Plaza Zaharrean, 18:30ean. Jeiki Hadi erromeri taldearen laguntza izanen du taldeak eta hurbiltzen diren guztiek ere parte har dezakete. Euria eginez gero, aterperen… Continue Reading →
2023ko Beti Gazte Astearen barrenean, haurrei zuzendutako Herri Kirolak Ezagutzen jardunaldia ospatuko dugu ekainaren 2an, Beti Gazte Sokatira Taldeko kideek eskutik. Plaza Zaharrean izanen da jarduera, 17:00etan. Animatu parte hartzera!
2023ko Beti Gazte Astearen barrenean, heldu den ekainaren lehenean Haurrentzako Bizikleta Ginkana ospatuko dugu. Arratsaldeko 17:30ean izanen da Harriondoan. Honez gain, luntxa eta musika ere egonen da. Animatu parte hartzera!
2023ko Beti Gazte Astearen barrenean, joskintza tailer bat antolatu du Beti Gaztek heldu den maiatzaren 31rako. Oraingoan, Ezpatadantzari arropa nola josten den ikasteko tailer teoriko bat izanen da, nahi duen guztiarentzat irekia. Beti Gazte elkartean egoitzan emanen da ikastaroa (Beheko… Continue Reading →
Ortzirale honetan, maiatzaren 26an, hasiko da 2023ko Beti Gazte Astea. Ekainaren 5era bitarte luzatuko da eta hauek izanen dira ospatuko ditugun ekitaldi guztiak: Maiatzak 26 18:30ean Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sari banaketa Harriondoatik hasita Maiatzak 27 10:00etan aurrebenjaminen lauko futbol… Continue Reading →
2023ko Beti Gazte Astearen barrenean, heldu den maiatzaren 27an, larunbata, Beti Gazteko Lerro Dantza taldeak emanaldia eskainiko du Plaza Zaharrean. Erakustaldia arratsaldeko 20:00etan izanen da. Etorri ikustera!
2023ko Beti Gazte Astearen barrenean, ekainaren 5ean, ogia eta masa egiteko tailer praktikoa antolatu dugu Basque Culinary Center-eko Edorta Salvadorrekin. Arratsaldeko 18:30ean izanen da, Irain eskolan. 20 euroko prezioa izanen du ikastaroak eta plaza mugatuak izanen dira (bazkideek izanen dute… Continue Reading →
Beti Gazte elkartetik, heldu den ortziralean (maiatzaren 26an) Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sari banaketa antolatu da. Arratsaldeko 18:30ean hasiko da Harriondoatik eta irabazleei sariak banatzeaz gain, ekitaldira hurbiltzen diren guztien artean, opariak zozketatuko dira. Animatu eta etorri!
Ekainaren 3an Beti Gazte Eguna ospatuko dugu, aste oso bateko egitaraua borobiltzeko. Beti Gazte Astearen barrenean kokatuko da ospakizun hau eta bertze ekitaldi batzuen artean, bazkari bat ere eginen dugu. Beheko Plazan izanen da, 14:00etan (euria eginez gero frontoian eginen… Continue Reading →
Beti Gazte elkarteak X. Elias Garralda Margo Azkarreko Lehiaketa antolatu du aurten ere. Ekainaren 4ean ospatuko da Lesakan. Goizeko 8:30etik 10:00etara eginen dira izen-emateak Beti Gazteko elkartean (Beheko Plaza 9, 1.). Nahi duen guztiak har dezake parte lehiaketan. Gaia “Lesakako… Continue Reading →
Beti Gazte elkarteak VII. Argazki Rally-a antolatu du aurten ere, ekainaren 4ean Lesakan. Aurten, berrikuntza moduan, Herriz Herri Txapelketaren barrenean kokatuko da Argazki Rally-a. Ekainaren 4ean ospatuko dugu, zazpigarren aldiz, Argazki Rally-a Lesakan. Goizeko 9:00etatik 10:00etara eginen dira izen-emateak Beti… Continue Reading →
Igandeko eguraldi iragarpena zein den ikusirik, Beti Gazte elkarteko zuzendaritzatik Salvador Yanciren Omenezko VIII. Martxa Zikloturista bertan behera uztea erabaki dugu, partehartzaileen eta laguntzaileen segurtasuna bermatze aldera. Barkatu eragozpenak!
Beti Gazte elkarteak, bertze urte batez segidan, haur eta helduentzako pintura tailerra antolatu du Iciar Mikelperizenarekin. Maiatzaren 21ean eta 28an eginen dira saioak, 11:00etatik 13:00etara. Zortzi urtetik gorako interesatuei zuzenduta dago tailerra eta plaza mugatuak izanen dira. Bazkideek 30 euro… Continue Reading →
Beti Gazte elkarteak Salvador Yanciren VIII. Omenezko Martxa Zikloturista antolatu du aurten ere. Maiatzaren 14ean ospatuko da, goizeko 8:30ean hasita. 118,26 kilometroko ibilbidea izanen da, 1.476 metroko maldarekin. Dagoeneko irekia dago izen emateko epea, eta probaren egun berean itxiko da,… Continue Reading →
Beti Gaztek Iruñeara egun pasa antolatu du heldu den apirilaren 27rako, ortzeguna. Autobusean eginen dute joan-etorria. 8:45ean aterako da taldea Berako Euskaldunatik eta 9:00etan bilduko ditu lesakarrak Suhiltzaileetan. Itzulera berriz, 19:00etan eginen dute Iruñeatik. Egunean zehar, bisita gidatua eta bazkaria… Continue Reading →
© 2024 BETI GAZTE — Powered by WordPress
Theme by Anders Noren — Up ↑