BETI GAZTE

1940. urtetik Lesakako Kirol eta Kultur Elkartea

Page 6 of 19

LARUNERA MENDI IRTEERA 2023

Berako Mendi Maratoi Erdia dela eta, Beti Gazteko mendi taldeak Larunera irteera antolatu du datorren apirilaren 16rako. Goizeko 7:30ean aterako dira Lesakako Plaza Zaharretik eta kotxez joanen dira Malet-eraino. Animatu parte hartzera!

EZAGUTU DEZAGUN LESAKA 2023

Martxan dago 2023ko Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketa. Lesakako gazteei zuzendutako lehiaketa da hau, zehazki, Lehen Hezkuntzako ikasleei. Hiru kategoriatan banatuko dira partehartzaileak eta bakoitzak galdera desberdin batzuk erantzun beharko ditu: LH 1 eta 2. mailakoak; LH 3. eta 4. mailakoak;… Continue Reading →

NAFARROAKO 4X4 SOKATIRA TXAPELKETA

2023ko Nafarroako 4×4 Sokatira Txapelketa abiatuko da larunbat honetan, apirilaren 1ean, Lesakan. Udal pilotalekuan arituko dira tiran, arratsaldeko 17:00etatik aitzinera. Lehen tiraldi hauetan emakumeen 255 kiloko eta gizonezkoen 320 kiloko kategorietako lehen jardunaldiak jokatuko dira. Lehen tiraldietan, Beti Gazterekin batera,… Continue Reading →

LML 2023 – ARGAZKIAK

Hemen dituzue 2023ko Lesakako Mendi Lasterketan gure laguntzaileek ateratako argazkiak. Pako Santxezek, Fidel Ordokik, Mikel Mutuberriak, Fred Ramosek eta Oihana Abuinek ateratakoak dira eta denbora batez egonen dira eskuragarri link honen bitartez: https://drive.google.com/drive/folders/1LgdE_BetM3RWbfGhJ4R-g9h_1tEmofD6?usp=share_link Argazkiren bat erabiliz gero, kontuan eduki zein… Continue Reading →

SOKATIRA TALDEARI HARRERA

Beti Gazte Sokatira taldea pasa den igandean, martxoaren 12an, bueltatu zen Ipar Irlandatik etxera. Munduko Txapelketan paper bikaina egin ondotik, herritarrek ia euren lorpenen neurriko harrera egin zieten. Arratsaldeko 19:00ak baino lehenago ailegatu zen taldea autobusean suhiltzaileetara. Herritarrek bertan egin… Continue Reading →

MUNDUKO SOKATIRA TXAPELKETA EZIN HOBE

Martxoaren 8tik 11ra Beti Gazte Sokatira Taldea Ipar Irlandan izan da Munduko Sokatira Txapelketa jokatzen. Taldeak lan bikaina egin du eta etxera bueltan bederatzi domina ekarri ditu: urrezko bi, zilarrezko sei eta brontzezko bat. Sari guzti horiek klub arteko eta… Continue Reading →

LESAKAKO MENDI LASTERKETA 2023

2023ko Lesakako Mendi Lasterketa ospatu genuen atzo goizean. Laugarren edizioa izan zen aurtengoa eta inoizko parte hartzerik handiena izan zuen. 214 izen zeuden inskribaturik, nahiz eta 192 korrikalarik hartu zuten parte azkenean. 14 kilometro osatu ondotik, hauek izan ziren kategoria… Continue Reading →

MUNDUKO SOKATIRA TXAPELKETA 2023

Beti Gazte Sokatira Taldeak Ipar Irlandako Munduko Txapelketan parte hartuko du datozen egunotan. Atzo bidaiatu zuten Parkgate herrira, Munduko Txapelketa ospatuko den herrira hain zuzen ere. Gaur, martxoaren 7a, pisaketa eguna izanen dute eta bihartik aitzinera hasiko dira lehiatzen. Bihar… Continue Reading →

GAIXOTZEN GAITUZTEN EMOZIOAK HITZALDIA

Beti Gaztek antolatuta, Argi-leku bioeskolaren laguntzarekin eta Lesakako Udalaren babesarekin, “Gaixotzen gaituzten emozioak” hitzaldia izanen da larunbat honetan, martxoaren 11n. Neli Yanci osasun holistikoan aditua izanen da hizlaria eta Lesakako Liburutegian eginen dute hitzordua, 18:00etan. Animatu parte hartzera!

2023KO BATZAR OROKORRA

Beti Gazte elkarteak 2023ko Batzar Orokorra ospatu zuen pasa den larunbatean, martxoaren 4ean. Zuzendaritza taldeko kideaz gain, 21 bazkide hurbildu ziren bilerara. 2022ko akta irakurri eta horren alde bozkatu ondotik, 2022. urtean egindako jardueren inguruan aritu ziren. Kontuen balantzea ere… Continue Reading →

XABIERRERA IRTEERA 2023

Beti Gaztek Xabierrera irteera antolatu du aurten ere. Datorren martxoaren 11n, larunbata, eginen da eta autobusa goizeko 5:45ean abiatuko da Fonda Mariatik. Lesakara buelta berriz, arratsaldeko 18:00etan izanen da. Bidaian parte hartzeko, 696 809 886 zenbakira idatzi beharko da, martxoaren… Continue Reading →

JOSKINTZA TAILERRA

Joskintza txanda berri bat irekiko dugu heldu den martxotik aitzinera, maiatza bitarte. Zehazki martxoaren 7an emanen zaio hasiera txanda berri honi eta maiatzaren 25a bitarte ibiliko dira jostunak ikasten. Denontzako irekiko dira berriz ere izen emateak eta heldu den otsailaren… Continue Reading →

AIALDERA MENDI IRTEERA ´23

Beti Gazte elkarteko mendi taldeak antolatuta, datorren otsailaren 19an, igandean, Aialdera mendi irteera ospatuko da. Hitzordua 7:30ean izanen da Plaza Zaharrean eta bertatik abiatuko dira Aialdera, gero han gosaria egiteko. Animatu parte hartzera!

LESAKAKO MENDI LASTERKETA 2023

Datorren martxoaren 12an ospatuko da 2023ko Lesakako Mendi Lasterketa. Hemen duzue aurtengo edizioaren araudia:

ALCARRÀS FILMAREN EMANALDIA

Beti Gazte elkarteko irakurle taldeak antolatuta, datorren larunbatean (otsailaren 11n), Alcarrás filmaren emanaldia eskainiko da Harriondoan, Txokobiko aretoan, 18:00etan. Carla Simonen filma 2022an estreinatu zen eta urte horretan hainbat sari jaso zituen: Berlingo festibalean film onenaren saria, Goya sarietan 11… Continue Reading →

ARBOLAREN EGUNA ´23

Datorren hilabetean, otsailaren 11n eta 23an, Arbolaren eguna ospatuko dugu Beti Gazten. Gardelkopagoetan eginen ditugu jarduerak bi egun horietan eta bertan parte hartzera animatzen zaituztegu. Otsailaren 11n, larunbatean, eremua garbitu, piketeak sartu eta zerrakura eginen dugu. Otsailaren 23an berriz, ortzegunean,… Continue Reading →

MENDAURRERA IRTEERA ´23

Heldu den igandean, urtarrilaren 29an, 2023ko Mendaurrera mendi irteera ospatuko dugu. Goizeko 7:30ean eginen dugu hitzordua, Plaza Zaharrean. Bertatik kotxez joanen gara Sunbillara eta Sunbillatik igoko gara Mendaurrera. Animatu!

MAIRU JANTZIAREN JOSKINTZA TAILERRA

Iñauteriak gainean ditugu eta aurten mairu jantzia egiteko tailerra ospatuko dugu horren harira. Mairu jantzia eduki nahi baduzu eta ez badakizu nola egiten den, larunbat honetan (urtarrilak 28) 10:00etan, tailer teorikoa eginen dugu Beti Gazte elkarteko egoitzan (Beheko Plaza, 9)…. Continue Reading →

SAN ANTONERA IBILALDI ARAUTUAREN IRABAZLEAK

Pasa den igandean San Antonera ibilaldi arautua ospatu genuen eta hauek izan dira hirukote eta bikote irabazleak. Lehen sariaren irabazleak Markel Erkizia, Jon Ander Ruiz eta Aritz Aramberri izan dira. Bigarren saria berriz, Ninbe Urtxegi eta Lide Igoak osatutako bikoteak… Continue Reading →

SAN ANTONERA IBILALDI ARAUTUA 2023

Datorren urtarrilaren 22an San Antonera ibilaldi arautua ospatuko dugu. Lesakako Plaza Zaharretik abiatuko dira partehartzaileak, goizeko 8:00etan, bikoteka edo hirukoteka. Ibilbidean zehar lau kontrol egonen dira: irteeran, bi ibilbidean zehar eta helmugan. Bikote edo hirukote erregularrenak irabaziko du eta irteeran… Continue Reading →

« Older posts Newer posts »

© 2024 BETI GAZTE — Powered by WordPress

Theme by Anders NorenUp ↑

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies