Abenduaren 22an (igandean) ohiko Elutxara mendi irteera eginen dugu Beti Gazten. 8:00etan izanen da hitzordua Lesakako Plaza Zaharrean eta handik Elutxara joanen da taldea. Bertan, txistorrada eginen da gero. Animatu parte hartzera!
2024ko Argazki Lehiaketako irabazleen izenak erabaki dira. Lehen saria Jerez de la Fronterako Francisco Javier Dominguez Garciarentzat izan da, gai librean, “En paz descanse” izenburuko lanarekin. Bigarren saria berriz, gai librean ere, Puerto de Saguntoko David Piqueras Apariciorentzat izan da,… Continue Reading →
Oraindik ez zara Beti Gazteko bazkidea? 2025era gure elkarteko kide izan nahi baduzu, hurbildu astelehenetan (19:00tatik aitzinera) egoitzara edo asteazkenetan Mastegi pareko lokalera (18:00etatik 19:30era). Bertzela, gure weborrialdean bete beharreko imprimakia aurki dezakezu, hori bete eta idazkaritza@betigazte.net helbidera bidali. Azkenik,… Continue Reading →
2024ko Beti Gazte XI. Ipuin Lehiaketako sari banaketa ospatuko da datorren abenduaren 20an, ortzirala, arratsaldeko 16:00etan. Beti Gazteko egoitzan eginen da ekitaldia eta irabazleak argitu ondotik, sariak zozketatuko dira hurbiltzen diren guztien artean. Gainera, ipuin kontalaria ere izanen dugu. Animatu… Continue Reading →
Beti Gaztek, udan bezala, Eguberrietan ere Mugi Multikirola kanpusa antolatu du. Abenduaren 26tik 30era (biak barne) ospatuko da, 9:30etik 13:30era. 2011 eta 2017 urteen artean jaiotako haur eta gaztetxoentzat zuzendua egonen da. Prezioari dagokionez, Beti Gazteko bazkideek 50 euro ordaindu… Continue Reading →
2025erako mendi lizentzietan alta, baja edo aldaketak egiteko epea irekiko du Beti Gaztek. Abenduaren 4ra bitarte egin daitezke moldaketak, whatsapp bat bidalita (626 118 123, Argiñe), email bat bidalita (mendia@betigazte.net) edota egoitzara hurbilduta hurrengo ordutegian: azaroaren 27an 17:00etatik 18:15era, edo… Continue Reading →
Urtero bezala, aurten ere, Beti Gazte Kantari taldeak bere emanaldia eskainiko du Ferietako ortzegunean. Azaroaren 21ean beraz, 19:00etan, Alondegian ariko dira kantari.
Herriko Feriak hilabete honetan ospatuko ditugu eta Beti Gazte elkarteak, bertze urte batez, Ajoarriero lehiaketa antolatu du Ferietako asteazkenerako, azaroaren 20rako hain zuzen. Ohi bezala, Beheko Plazan ospatuko da, 18:00etatik aitzinera. Oinarriak: Bikoteka parte hartuko da Bikote bakoitzak gas sukaldea,… Continue Reading →
Heldu den azaroaren 18 eta 25ean sukaldaritza tailerra eginen dugu Beti Gaztetik, Hondarribiako Zabala jatetxeko sukaldarien eskutik. Euskal Herriko sukaldaritza tradizionala erakutsiko dute, goi mailaruntz eramanda. Tailerrean gourmet menua prestatuko dute partehartzaileek, hainbat teknika desberdin erabiliz, eta ondotik prestatutakoa afalduko… Continue Reading →
Heldu den abenduaren 14an, larunbata, “Quelccaya Qoyllur Puñuna” dokumentalaren proiekzioa antolatu dugu. Raquel Garcia da dokumentalaren protagonista, Quelccaya glaziarrera igo den lehen emakumea hain zuzen ere. Horrez gain, dokumentalaren ondotik, solasaldia izanen da Garcia berarekin. Emanaldia abenduaren 14an izanen da,… Continue Reading →
Beti Gaztek udazken honetan Joskintza Tailerra antolatu du berriz ere. Azaroaren 4an hasiko da eta abenduaren 19ra bitarte luzatuko. Hiru egun egonen dira aukeran: astelehenak (18:00-20:30), astearteak (9:30-12:00) eta ortzegunak (18:00-20:30). Kurtso osorako prezioa 15 eurokoa izanen da eta parte… Continue Reading →
Beti Gaztek 2024ko Argazki Lehiaketa antolatu du aurten ere. Urriaren 31a bitarte aurkezten ahalko dira argazkiak, argazkilaritza@betigazte.net helbidera bidaliz. Gaia librea izanen da eta sari berezi bat izanen da aurkezten diren kirol argazkien artean ere. Pertsona bakoitzak hiru argazki bidaltzen… Continue Reading →
2024/25 ikasturtean, ikastaro desberdinak eskaintzeko prest dago Beti Gazte. Aurten, Chi Kung ikastaroa izanen dugu, Amparo Iribarren Ballenteren eskutik. Urriaren 7an hasi eta ekainaren 11a bitarte luzatuko da taillera eta soilik bazkideek har dezakete parte. Astelehenetan ospatuko da klasean, 9:00etatik… Continue Reading →
Heldu den larunbatean, irailaren 21ean, Sokatira Eguna ospatuko dugu Lesaka. 25 urte bete dira gizonezkoen Beti Gazte taldeak Munduko Txapelketa urrezko domina eskuratu zuela eta aurten ere garaipen bera lortu dute. Horren harira, egun berezia prestatu dugu larunbaterako: 11:00etan haurren… Continue Reading →
Urtero bezala, heldu den abuztuaren 28an (asteazkena), Artikutzara mendi irteera ospatuko dugu. Plaza Zaharrean elkartuko gara, 8:00etan eta oinez abiatuko gara Artikutzara. Buelta ere oinez eginen dugu. *Beti Gaztek ez ditu bere gain hartuko gerta daitezkeen istripuak. Animatu!
WYG gazteen munduko trial txapelketa jokatu zuten abuztuko lehen asteburuan Sternenfelsen (Alemania) eta izan zen Uxuri Portu. Ortziralean nazio arteko trial froga izan zen eta Portuk lehenbiziko postua lortu zuen; Espainiako taldea izan zen txapeldun (680 punturekin), Txekia bigarren (610… Continue Reading →
2024ko Agerrako besten programaren barrenean, Beti Gazte Kantarik emanaldia eskainiko du, Agerra Kantari taldearekin batera. Heldu den abuztuaren 23an, ortziralean, izanen da emanaldia, 18:00etatik aitzinera, Agerran bertan.
Urtero bezala, Goizuetara mendi irteera antolatu dugu aurten ere, bertako bestak izanen direla aprobetxatuz. Abuztuaren 15ean (ortzeguna), besta egunarekin joanen gara aurten Goizuetara oinez. Goizeko 6:00etan elkartuko gara Plaza Zaharrean eta Lesaka buelta berriz, taxian eginen dugu arratsaldean. *Beti Gaztek… Continue Reading →
Udaro bezala, heldu den abuztuaren 4an (igandea), Larunera mendi irteera antolatu dugu, Berako bestak izanen direla aprobetxatuta. Bi ibilbide izanen dira aukeran: luzea (harrobitik) eta motza (Malet-etik). Ibilbide luzea egiten dutenek 6:45ean izanen dute hitzordua Plaza Zaharrean eta kotxez joanen… Continue Reading →
Ekainaren 2an 2024ko VIII. Argazki Rally-a ospatu genuen, Beti Gazte Astearen programako azken ekitaldietako bat. Herriz herri lehiaketaren barrenean kokatzen zen txapelketa aurten ere eta 2024ko bortz gaiak hauek izan ziren: Petaloak, Ura, Berdintasuna, Burdina eta Gazteria. Atzo, uztailaren 3an,… Continue Reading →
© 2024 BETI GAZTE — Powered by WordPress
Theme by Anders Noren — Up ↑